Lodosatik Ziburura elkartasuna

Albiste polita iritsi zaigu, eta horrela dio "Lodosako ikastolatik, Ibaialdetik, elkartasuna adierazi nahi diogu Ziburuko ikastolari momentu zailak pasatzen ari baita. Hori horrela diru bilketa egin dugu gure artean, eta 396€ko altxorra batu dugu. Horrekin batera marrazkiak, eskutitzak, kamixetak, boligrafoak eta beste elkartuta, guztia bidali diegu besarkada handi batekin esanez KASKAROTENEA, AURRERA!"