Kaskarotenearen aldeko elkartasun krosak

Kirola egin eta Ziburuko Kaskarotenea ikastolari lagundu. Bi helburuok uztartuta, Aranzadi, Arizmendi eta Txantxiku ikastolek elkartasun krosak antoaltu dituzte ostiral honetarako. Hain zuzen ere, herri eta ordu hauetan egingo dira krosak:

  • Aretxabaletan  18:00
  • Arrasaten 17:30
  • Bergaran  18:00
  • Eskoriatzan 18:30
  • Oñatin 18:00

Krosean parte hartzeko inskripzio sinboliko bat jarri dute, euro batekoa, eta bildutako dirua Ziburuko Kaskarotenea ikastolari laguntzeko izango da.

Krosaz gain, eguna girotzeko eta Ziburuko ikastolaren afera ezagutarazteko hainbat ekitaldi antolatu dituzte arratsalde eta iluntzerako. Besteak beste, haurrentzako jolas eta tailerrak, erromeria, kontzertuak...

 

Elkartasun krosak