Ateak zabaldu ditu Ikastolaren Dendak

 Ikastolen Elkartearen Dendak oraintxe ireki ditu ateak. Ikastolen Elkarteak ekoitzirik produktuak on-line erosteko aukera ireki dugu. Bertan aurkituko dituzue aurtengo nobedadeak, Argitxo Bilduma edota Haur Besoetakoa komikia, Gabon hauetarako Olentzero bilduma, eta askozaz produktu gehiago.

Dendan maila guztietarako produktuak ditugu: Haur Hezkuntzarako, Lehen Hezkuntzarako eta DBHrako.

Era berean, formatu eta euskarri desberdineko produktuak aurki daitezke: CD-ROMak, jolas/jokoak, komikiak, ipuinak, puzzleak, horma irudiak, DVDak, liburuak, panpinak... Produktu denek, bidenabar esanda, Ikastolen Elkartearen berme eta kalitatea dituzte.

Eta hasiera besterik ez da. Aurrerantzean, produktu gehiago eskuratzeko aukera izango da Ikastolen Dendatik.

Gabon hauetarako opariak erosi aurretik, sartu Ikastolen Dendan, begiratu eta aukeratu. Ez zaizue damutuko.

Ikastolen Denda
Ikastolen Denda
Ikastolen Denda
Ikastolen Denda
Ikastolen Denda