Herri Urrats 2015eko abestia eta bideo klipa

 

Hauxe duzue 2015eko Herri Urratserako Niko Etxartek eta Willis Drummond taldeak osatu duten abestiaren bideo klipa. Heldu den maiatzaren 10ean izango da Herri Urrats, eta Ziburuko ikastolaren alde erabiliko da bertan bildutako dirua.

Hau da abestiaren letra

Senpereko aintziran, aitzindariak aspaldian,
Sarea ehuten hasi ziren ametsen artean.
Urratsez urrats aintzinatuz, hitz berri ainitzi egokituz,
Ta begiradak apurka eztituz… , gauzatzen doaz…
@txik ikastol@ (x4)

HERRI URRATS // primantza bat baino gehio
HERRI URRATS // euskara prest gerorako
HERRI URRATS // gaur egungoa delako
@txik ikastol@

Makilak guritzen dira baina, legeak harri bihurtzen.
Maltzurkeria ere ari da, arauz modernizatzen…
Nahi gaituzte atzokoari lotu, eta iluntasunean gakotu,
Nahi digute argindarra moztu, gure erantzuna :
@xik ikastol@

HU// primantza bat baino gehio
HU// euskara prest gerorako
HU// gaur egungoa delako
@txik ikastol@

HU// konektatu da sarea
HU// euskara baita haria
HU// gure esku da geroa
@txik ikastol@