Zerbitzu eskaintza

Ikastolek, ikastetxeek, guraso elkarteek, elkarteek,  udaletxeek… ordu ez-kurrikularretarako espresuki eskaturiko zerbitzuen eskaintza::

  • Formazio saioak: Arlo, gai, modalitate… desberdinen inguruko formazio saioak ikasle, irakasle, begirale eta gurasoentzat. (Neurriko proposamenak, ikastola-ikastetxeekin adostuak).
  • Sustapen saioak: Arlo, modalitate, jarduera, ikasarrauna, jolas, joko eta kirolen sustapenen saioak ikasle, irakasle, begirale eta gurasoentzat. (Neurriko proposamenak, ikastola-ikastetxeekin adostuak).
  • Jaialdiak: Eskolaz kanpoko jardueretarako, egun berezietarako edo/eta irteeretarako, Euskal Herriko eta munduko jolas eta jokoen jaialdi parte hartzaileen antolaketa. (Neurriko proposamenak, ikastola-ikastetxeekin adostuak).
  • Alokairua: Eskolaz kanpoko jarduera, irteera edo/eta bestelako saioetarako edo/eta jaialdi desberdinak antolatzeko, adin tarte bakoitzerako egokitua dagoen jolasmaterialaren alokairua. (Neurriko proposamenak, ikastola-ikastetxeekin adostuak).