HPI - Autodiagnostikoa

Hobekuntza eta berrikuntzak bideratzeko, lehen pausua autodiagnostikoa egitea da. Horretarako, 16 eremu identifikatuta ditugu.

Zeintzuk dira honen onurak?

  1. Ikaslearen Irteera profila (heziketa helburuak) eta ikasleekin egiten dugunaren arteko koherentzia ziurtatzen du. Aldi berean, hezkuntza praktikak izan ditzakeen mugak identifikatzen ditu.
  2. Hezitzaile eta ikastolako arduradunek hezkuntza praktikaren hobekuntzarako erabakiak hartzeko ziurtasuna handitzen du.
  3. Ikastolan dagoeneko ematen diren praktika onak agerian jartzeko lagungarria da, aldi berean hezitzaileek dituzten indarguneak eta formazio beharrak identifikatzen laguntzen du.