Euskaltzaletasuna

  • Ikastolen Jaiak, ikastolen egunak dira. Euskararen erabilera eta euskal kultura suspertzea ditugu helburu. Beraz, antolaketa osoan eta bereziki egitarauan oinarria euskara eta euskal kultura izango dira. Musika talde, jolas, joko eta eskaintza desberdinak euskaldunak izango dira. 
  • Jai parte-hartzaileak dira, non komunikazio hizkuntza euskara izango den eta lagunarteko harremanak euskaraz izango diren. Aisialdi eredua, adin tarte guztiak, gizarte eremu eta gustu guztiak uztartuz, euskaltzaletasuna bultzatuko duten jaiak dira.