Robotika. Ikastaldia gabonetako oporretan

Ikastolen Elkarteko Aisialdia taldeak aurtengo neguan ere robotika tailerrak antolatuko ditu ikastoletan. Ongi pasatzearekin batera pentsaera konputazionala landu eta teknologia berriak euskaraz bizitzeko aukera ematen da.

Hiru eguneko iraupena duen tailerrak bi data desberdinetan egiteko aukera ematen du: Abenduak 26, 27 eta 28 edo urtarrilak 2, 3 eta 4.

Gazteek Hardwarearekin lan egin eta bloke bidez progamatzen arituko dira. Azken egunean, denon aurrean taldeka garaturiko proiektu bat aurkeztuko dute.

Non: Ikastola bakoitzean.

Noiz: Abenduak 26, 27 eta 28 edo urtarrilak 2, 3 eta 4.

Norentzat: LH4, LH5 eta LH6ko ikasleentzat.

Matrikulazio data: 2018/11/12 - 2018/12/12

Prezioa: 70€