EUSKARAREN C2 MAILA presentziala eta on-line

Ikastaro zerrendara itzuli

Ikastaro mota 

Euskararen goreneko gaitasun-maila lantzeko eta egiaztatze-proba prestatzeko ikastaro hau, lehenbizikoz 2009an eskaini zenetik, urterik urtera finduz joan gara, metodologia hobetuz eta ikasketariarentzako lan-zama gutxituz, helburuen lorpena eta edukien garapena kaltetu gabe. Izan ere, ikastaro konbinatua da; hau da, aurrez aurreko saioak eta IKTetan oinarritutakoak elkarren osagarri izango dira. Saio mota horien bitartez ziurtatu nahi dugu trebetasun guztien lanketa orekatua. Europako Markoak C2 mailarako eta HABEren HEOK-k 4. mailarako zehazten dituzten helburu, eduki, metodologia- eta ebaluazio-irizpideez gainera, proiektua, tutoretza-orduak eta egiaztatze-proba prestatzeko saioak ere izango ditu ikastaro honek.

3 modulu aukeran:

  1. edukiak lantzea, irailetik abendura.
  2. proiektua lantzea + azterketa prestatzea, urtarriletik apirilera (aurretiaz edukiena eginda izan behar)
  3. edukiak + proiektua + azterketa lantzea (irailetik apirilera)

Ikastaroaren atalak

Hiru atal nagusitan banatzen da ikastaroa. Labur bilduz honelaxe genuke:

  1.     Edukiak lantzeko ikasunitateak:
    • ​​Donostian, Ikastolen Etxean, aurrez aurreko saioak:Gainontzeko jarduerak eta proiektua on-line gauzatuko dira, tutore baten laguntzaz.​​
      • ​​ Edukiak lantzeko, 15 egunik behin, 3 orduko saio presentzial bat, irailetik abendura bitartean; guztira, 7-8 saio.
      • Proiektua lantzeko, saio presentzial bat, urtarrilean.
      • Egiaztatze-proba lantzeko, saio presentzial bat, martxoan.
    • Gainontzeko jarduerak eta proiektua on-line gauzatuko dira, tutore baten laguntzaz.  
    • Profesionalen ekintza komunikatibo esanguratsuei dagozkien eduki estrategikoak landuko dira, ikuspegi komunikatiboan oinarrituta. Hona aipatu edukien zerrenda:
      • Gaitasun soziolinguistikoa. Ekintza komunikatiboen testuingurua deskribatzen duten elementuak: 

Enuntziatzailea Erabilera-esparrua
Enuntziatarioa Xedea 
Testu-generoak 
  • Gaitasun testuala. Testu-arkitektura: 

Plan orokorra Aditz-kohesioa
Sekuentziak Ahots enuntziatzaileak
Interaktibotasuna Modalizazioa
Konexioa Izen-kohesioa 
  •  Gaitasun estrategikoa:

Ikuspegi gramatikaletik ikuspegi komunikatibora
Estrategiak
Testu-antolatzaileen erabilera estrategikoa
Azalpen diskurtsoaren estrategiak: enfasi-estrategiak eta hedapen-estrategiak
Ahozko argudiaketa: estrategiak

 

 

  • Gaitasun linguistikoa: 

Puntuazioa Ortotipografia
Lexikoa  Hitz elkarketa… 
  1. Proiektua: ikasketari bakoitzak proiektu bat landu beharko du arlo espezifiko baten inguruan, ikasturte batean edo bitan.
  2.  Egiaztatze-proba prestatzea.

Helburu orokorrak

Oro har, ahozko nahiz idatzizko ekintza komunikatiboei erreparatuko diegu ikastaroan. Hartara, ahalegin berezia egin dugu, Hezkuntzako profesionalei ez ezik, C2 gaitasun-maila eskuratu nahi duen orori ere esanguratsuak gerta dakizkiokeen askotariko ekintza komunikatiboak biltzen.

4. mailako gaikuntza-ikastaro hau unitatez unitate gauzatzen da. Horietariko bakoitzaren ezaugarri nagusia komunikazio-ekintza jakinen azterketatik abiatu eta jite berdintsuko komunikazio-ekintza berria gauzatzean amaitzen da, bidean aldian aldiko eduki estrategiko zein linguistiko esanguratsuak aztertuz.
 

Metodologia

Edukiak lantzeko unitateak aurrez aurreko saioen bidez eta on-line garatuko dira. Hala, aurrez aurreko saioen bidez edukien lanketaren zama arindu nahi dugu, eta praktika erraztu ikasleei. Hartara, irailetik abendura bitartean, hamabost egunik behin, saio presentzial bat egingo da edukien lanketa bideratzeko (7-8 saio guztira), batez ere talde-lanean oinarrituta, eta bakarkako lanak on-line bidez gauzatuko dira tutorearen laguntzaz. Urtarriletik apirilera bitartean, proiektua gauzatzeko aukera izango du ikasketariak.

Ebaluazioa

Hasierako ebaluazioa aintzat hartuta, ebaluazio hezitzailea bideratuko da. Unitate bakoitza gainditutzat emateko, egindako jardueren %75ak gutxienez GAI kalifikazioa jaso beharko du eta azken jarduera, ekintza komunikatiboa gauzatzea eskatzen duena, gainditua izan beharko du.

Unitate guztiak ez ezik, proiektua ere gainditu behar du ikasketariak. Beraz, unitateen eta proiektuaren bide ebaluatuko du tutoreak ikasketariaren gaikuntza-maila.

Ebaluazio-irizpide nagusia honako hau izango da: dena delako ekintza komunikatiboak, zuzena ez ezik, egokia ere izan beharko du. Horretarako, zuzentasun gramatikala eta ortografikoa zaintzeaz gainera, 4. mailakotzat jotzen diren eduki estrategikoak, landu ahala, aplikatu egin behar dira askotariko komunikazio-ekintzatan.

Azkenik, proiektua izango da ikasketariak onduko duen testu nagusia, zeinetan hautatu ekintza-komunikatiboa zuzen eta egoki gauzatzeko gai dela frogatu beharko duen. Horixe izango da ikaslea ebaluatzeko erabiliko den azken lana. Beraz, unitateen bidez eginiko ikastaroa eta proiektua gaindituz gero, HABEren egiaztatze-probara aurkezteko moduan izango da ikaslea.  

Egutegia

Izen emate data: 
Astelehena, 2015, Ekaina 1-tik Osteguna, 2015, Urria 15-ra
Hasiera - bukaera data: 
Asteazkena, 2015, Iraila 9-tik Ostirala, 2016, Apirila 29-ra
Presentziala eta on-line
Oharrak: 

Saio presentzialak eta on-line bidezkoak.

Ikastaroaren formatua: 
Mixtoa (presentziala+online)
Ziurtagiri zenbakia: 
2
Ikastaro zerrendara itzuli