KULTURA IKUSPEGI ZABALETIK EUSKAL KULTURARA: SAKONTZEA

Ikastaro zerrendara itzuli

Helburua

Ikastaro honen helburuak beste ikastetxe batzuetako praktika onak ezagutzea eta eguneroko lanean baliagarria egingo zaien materiala sortzea dira.

Metodologia

Kultura unibertso sakona da, bere baitan gai ugari biltzen dituena eta etengabe berritzen doana. Hemen proposatzen den ikastaroa, izan ere, “Kultura ikuspegi zabaletik euskal kulturara: hastapena” ikastaroaren jarraipena da, eta honen bidez gaia sakonago lantzeko aukera eskaini nahi da. Hauek dira lehen hurbilpen honetarako proposatzen ditugun gaiak:

  • Kulturako arloak edo sektoreak.
  • Kulturaren elementuak eta balioak.
    • Transmisioa: hizkuntza, identitatea, komunitatea.
    • Garapena: heziketa, kontzientzia, eraldaketa.
    • Parte hartzea: sortzaileak, herritarrak, bideratzaileak.
    • Zeharkakoak: generoa, berrikuntza, kulturartekotasuna.
  • Kulturaren balio katea: faseak, antolaketa eta gauzatzea.
  • Sormena sustatzeko baldintzak.
  • Kultur aniztasuna: herri kultura gutxituen metaketa eta hibridazioa.
  • Kulturako azpiegiturak: erakusleiho hutsak baino zerbait gehiago.
  • Euskal kulturari buruzko ezagutza:
    • Transmititu beharreko gutxienekoak.
    • Ikasgelan aurrera eramandako ekimenak.
  • Herri-jakintza: baloreak, tradizioak, esanahiak.
  • Ekoizpena, ondarea, prozesuak:
    • Euskarazko kultur produkzioa.
    • Euskal kulturako izen nagusiak.
    • Ondarea: zainketa eta zabalkundea.
    • Ahozkotasuna eta herri-literatura.
  • Transmisiorako tresnak: Gaur egungo gakoak eta egitasmoak.
  • Beste ikastetxe edo erakunde batzuen esperientziak.
  • Euskal kulturako jardueren programazioa.

Saioak, helburuak eta edukiak

  1. saioa 2. saioa 3. saioa
Helburuak
  • Kulturari buruzko ikuspegi osoa jasotzea.
  • Kulturako sektoreen antolaketa eta ezaugarriak ezagutu.
  • Kulturako balio katearen ibilbidea aztertu, sormenaren garrantzia azpimarratuz.
  • Kulturan azken urteetan ematen ari den bilakaera ezagutzea.
  • Kultur aniztasunaren onurak barneratzea.
  • Kulturako azpiegituren ezaugarriak aztertzea.
  • Euskal Kulturari benetan duen balioa ematea.
  • Herri-jakintza barneratzea.
  • Euskal Kultura gaur egun.
Edukia
  • Kultura eta sukaldearen arteko metafora: bertako lehengaiak, osagai anitzetako platerak, kultur gosea.
  • Kulturako sektoreak, elementuak eta balio katearen ezaugarriak landu.
  • Sormenari buruzko gogoeta.
  • Ariketa moduan saioetako kideek landu dituzten kultur ekintzen proposamenak ezagutu.
  • Kulturan barneratzen diren elementuei buruzko analisia egin.
  • Kulturaren bilakaerari buruzko gogoeta.
  • Euskal Kulturari buruz ezagutu eta transmititu beharreko gutxienekoei buruzko gogoeta.
  • Herri-jakintzako edukiak: baloreak, tradizioak, esanahiak.
  • Euskal Kulturari buruzko gaur egungo argazkia.
Metodologia
  • Azalpen teorikoetan sakondu.
  • Ariketa parte-hartzaileak erabili.
  • Gogoeta.
  • Azalpen teorikoetan sakondu.
  • Ariketa parte-hartzaileak erabili.
  • Gogoeta.
  • Azalpen teorikoetan sakondu.
  • Esperientzien elkar-trukea egin.
  • Gogoeta.
Iraupena 3 ordu  3 ordu 3 ordu
  4. saioa 5. saioa
Helburuak
  • Euskal Kulturan azken urteetan ematen ari den bilakaera ezagutzea.
  • Euskarazko kultur produkzioa eta ondarea ezagutzea.
  • Euskal Kultura gure gelatan zabaltzeko oinarriak sendotzea.
  • Aurrera eramandako esperientzia positiboak ezagutzea.
Edukia
  • Euskal Kulturaren bilakaeran aldatzen doazen elementuei buruzko analisia egin.
  • Euskarazko kultur produkzioa, ondarea eta prozesuak aztertu.
  • Transmisiorako gaur egungo tresnak ezagutu.
  • Euskal Kulturako jardueren programazioa nola egin aztertzea.
  • Ikasgelan landu beharreko gutxienekoak aztertzea.
Metodologia
  • Azalpen teorikoetan sakondu.
  • Esperientzien elkar-trukea egin.
  • Gogoeta.
  • Azalpen teorikoetan sakondu.
  • Praktika onen berri eman.
  • Aplikaziorako bitartekoak.
Iraupena 3 ordu 3 ordu

 

Izen emate data: 
Astelehena, 2015, Ekaina 1-tik Asteartea, 2016, Maiatza 31-ra
Hasiera - bukaera data: 
Asteartea, 2015, Iraila 1-tik Osteguna, 2016, Ekaina 30-ra
Ikastolan bertan.
Oharrak: 

Ikastaroa Mikel Barriosekin lotu (mbarrios@ehi.ikastola.eus).

Ikastaroaren formatua: 
Ikastaroa
Ziurtagiri zenbakia: 
407
Ikastaro zerrendara itzuli