IKT DINAMIZATZAILEEN MINTEGIA. IKT ZERBITZUAK ETA IKAS-IRAKASKUNTZA ATALAK.

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Astelehena, 2017, Urtarrila 9-tik Asteartea, 2017, Urtarrila 31-ra
Saioak: 
2017/02/01 (Asteazkena) 09:30-tik 13:30-ra
2017/05/10 (Asteazkena) 09:30-tik 13:30-ra
Iraupena: 
8 ordu
Oharrak: 

Maiatzaren 10eko saioa IKastolen Etxean izango da 

Ekainaren 14ko saioa bertan behera gelditu da

Ikastaroaren formatua: 
Mintegia
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Landako gunea
Helburuak: 

Ikastoletako IKT TALDEAren funtzio nagusia bertako IKT plana diseinatzea eta garatzea da, I+K teknologiak eguneroko zereginetan txerta daitezen, kudeaketa eta antolaketan arloan zein ikas-irakaskuntza prozesuetan. Prestakuntza honen helburua beraz, Ikastolen Elkarteko arduradunen eskutik ikastolei lan horietan laguntzea da, ikerketa eta berrikuntza jarduerak burutuz eta ikastolen arteko esperientziak trukatuz.

Edukiak: 
  • IKT heldutasuna ziurtagiria lortzeko aholkularitza ematea. 
  • Derrigorrezko irakaskuntza amaitzerakoan, ikasleek garatu beharreko konpetentzien artean konpetentzia digitala lortzeko bideak arakatzea eta proposamenak eskaintzea.
  • IKTen erabilpenaren bitartez, beste arlo edo ikasgaien aprendizaia hobetzea lor dadin proposamen kurrikular zehatzak eskaintzea eta kontrastatzea.
  • Ikastoletako eguneroko funtzionamendu egokirako erabiltzen diren gestio aplikazioen integrazioa eta eguneratzea bideratzea.
  • Ikastoletako IKT beharren ezagutza eta kontrastea egitea.
  • Ikastoletan beharrezko dituzten IKT baliabideak azaldu eta irakasleen eguneroko lanean nola txerta daitezkeen kontrastatzea.
  • Teknologiaren integraziorako ereduak frogatzeko proiektu berritzaileak eta hauen inplementaziorako proposamenak arakatzea.
  • IKT baliabideak egoki erabiltzeko eta eguneroko lanean integratzeko, irakasle eta ikastoletako profesionalen IKT prestakuntza planaren partekatzea.
Metodologia: 

Ikastoletako IKT dinamizatzaile guztiekin azalpen orokorrak eta talde txikietako kontrasteak konbinatuz garatuko da mintegia.

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 
  • Proposatutako jarduerak praktikara eramatea eta haien balorazioa egitea.
  • Saioetan parte-hartze aktiboa.
  • Saio bukaeran ebaluazio-galdetegia betetzea.
Emaileak: 
Josune Gereka Iruretagoiena
Iulen Asurmendi Etxarte
Beñat Azurmendi Aguirre
Hartzaile mota: 
Ikastoletako IKT dinamizatzaileak.
Ikastaro zerrendara itzuli