TEKNOLOGIA ARLOA EREDU KONPETENTZIALEAN LANTZEN. JARRAIPENA DBH 1. ZIKLOA

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Astelehena, 2016, Ekaina 20-tik Astelehena, 2016, Iraila 19-ra
Saioak: 
2016/09/27 (Asteartea) 09:30-tik 13:30-ra
2016/11/08 (Asteartea) 09:30-tik 13:30-ra
2017/01/31 (Asteartea) 09:30-tik 13:30-ra
2017/04/04 (Asteartea) 09:30-tik 13:30-ra
Iraupena: 
16 ordu
Oharrak: 

Oharra: Mintegi honetan lortzen diren emaitzak, bere kasuan, teknologia arloko  irakasle ororekin partekatzeko aukera eskainiko da. 

Kokapena: IKASTOLEN ETXEA

Ikastaroaren formatua: 
Mintegia
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak: 

· Teknologia arloa eredu konpetentzialean lantzeko urratsak ematen jarraitu (irakasleen arteko lanketa abiapuntu)

· DBH1. Mailako unitateen lnketa jarraitu eta ahal balitz DBH2ko lanketa hasi, beti ere arloa ebaluazio konpetentziala egiteko irizpideak definituz.

· Arloari dagokion koordinazio orokorra egin.

Edukiak: 

EKI proiektuko ikasmaterialgintza diseinua izango da abiapuntu

Ikastola bakoitzean DBH 1. zikloan  lantzen den eduki sorta errespetatuz, horien lanketa eredu konpetentzialera ekartzea izango da gakoa.

Metodologia: 

EKI ikasmaterialaren diseinuan  oinarrituko da ikastaroa. Elkarrekin ezagutza eraikitzeko mintegiaren formatua izango du saio bakoitzak, teoria eta hari buruzko taldeko hausnarketa uztartuz.

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Ikastola bakoitzak konpetentzietan oinarritutako lanketara egiten duen ibilbidea baloratuko da.

Saioetan parte-hartze aktiboa.

Saio bukaeran ebaluazio galdetegia betetzea.

Emaileak: 
IÑAKI ZARAUZ LEOZ
Hartzaile mota: 
DBH 1. zikloko teknologia arloko irakasleak
Ikastaro zerrendara itzuli