GOOGLE EARTH ETA SKETCHUP MAKE

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Ostirala, 2017, Martxoa 10-tik Asteazkena, 2017, Maiatza 10-ra
Saioak: 
2017/05/17 (Asteazkena) 09:30-tik 13:30-ra
Iraupena: 
4 ordu
Oharrak: 

Kokapena: IKASTOLEN ETXEA

Ikastaroaren formatua: 
Mintegia
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak: 

Googleek daukan 3Dko softwarea ezagutu eta 3Dko oinarrizko marrazketa ikasi.

Edukiak: 

Google Earth:

  • 3Dko mapa interaktiboa da. Lurretaz aparte, Konstelazio, Ilargia eta Marteren mapak ditu.
  • Latitudea eta Longitudean oinarritzen da eta GPS batekin egindako bidaiak simulatuko ditugu.
  • Lurraren irudiak, urte desberdinetakoak ikusteko aukera ematen du, Euskal Herrikoak, 1991tik aurrera.
  • Google Maps eta Street viewrekin lotura zuzena dauka.
  • 3Dko hegaldi simulatuak ikusiko ditugu.
  • 3Dko eraikuntzak onartzen ditu. Mapetaz aparte, eraikuntzak ere 3Dtan ikusiko ditugu.
  • Bisita gidatuak egiteko aukera ikusiko dugu.
  • Ortoargazkiak txertatu daitezke, kalitate askoz handiagoarekin. (Googleen ortoargazkiak espaziotik aterata daude, Eusko Jaurlaritzarenak hegazkinetik, beraz, azken hauek kalitate handiagoa daukate).
  • Eguzki izpien simulazioa ikusiko dugu.

SketchUp Make::

  • Googleek 3Dko modeloak egiteko duen  doako softwarea da, Google Earthen txertatzeko prest.
  • Tresna oso gutxirekin, edozein motatako eraikuntzak sortzeko aukera ematen du. 2Dko CAD fitxategietatik inportazioa onartzen du.
  • Gure Ikastolaren planoa lortuta, era erraz batean, 3Dra pasatu eta Google Earthen txertatzeko aukera ematen du.
  • Eraikuntzak hornitzeko (Warehouse) delako lekua dauka. 3Dko objektuez beteta dago, erabiltzeko prest eta doan.
  • Egurra, ura, asfaltoa, belarra eta hainbat textura ditu eraikuntzetan txertatzeko eta errealismoa emateko.
  • 3Dko inprimagailuekin bateragarria. Marrazten dugun eraikuntza, 3Dn inprimatu dezakegu eskala txiki batean.
Metodologia: 

Saio praktiko eta presentziala izango da.

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Formazioaren kalitatea ebaluatzeko galdetegi bat pasatuko da.

Emaileak: 
Igor Tellitu Aguirrebeitia
Hartzaile mota: 
HH, LH, DBH ETA BATXILERGOKO IRAKASLEAK - Edozeinek parte hartu dezake.
Ikastaro zerrendara itzuli