HAURRAREN GARAPEN PSIKOMOTOREA - GARAPEN SOZIOMOTORE ETA ETNOMOTORERANTZ

Ikastaro zerrendara itzuli

 

    Izen emate data: 
    Osteguna, 2017, Abuztua 31-Asteazkena, 2017, Urria 11
    Oharrak: 

    MINTEGIA BERTAN BEHERA GELDITU DA 

    Ikastaroaren formatua: 
    Mintegia
    Tokia: 
    Txintxirri
    Helburuak: 
    • Umearen garapen psikomotorearen oinarriak ezagutzea
    • Garapen Soziomotorearen eta Etnomotrizitatearen oinarriak ezagutzea
    • Espazioekiko, objektuekiko, denborarekiko eta pertsonekiko harremanak umearen garapenean duen eragina bizitzea.
    • Eremu naturalak, ikastolako barne eta kanpoko eremuak eta herriko eremu desberdinak hezigarri bihurtzea eta umearen garapenean duen eraginaz jabetzea.
    • Objektu, material naturalen erabilera hezigarri bihurtzea eta, materialen erabilerak, umearen garapenean duen garrantziaz  jabetzea
    • Denboraren erabilera erritmo biologikoarekin lotzea eta umearen garapenean duen garrantziaz jabetzea
    • Pertsonen arteko harremanek umearen garapenean duen garrantziaz jabetzea
    • Irakasle/Hezitzaile/Bidaikidearen rolari buruz hausnarketa sakona eta eraldatzailea bideratzea
    Edukiak: 

    Hasierako saioa:    

    • Proposamen osoa adostu eta zehaztu    
    • Bibentziala:  
    • Norbera eta espazioa  
    • Norbera eta objektua  
    • Norbera eta pertsona  
    • Norbera eta denbora    
    • Teoria    
    • Sorkuntza (Ideia batzuk)  
    • Bakarkako lanetik talde txikira, eta talde txikitik handira.  
    • Bakoitzak bere proposamena

    Ikastoletako saioak:      

    • Bibentziala  
    • 0-3 eta 3-6 urteko ikasleekin saio bana bideratu + behaketa lana    
    • Ebaluaketa    
    • Hobekuntza proposamena    
    • UMEA ETA OBJEKTUA    
    • UMEA ETA ESPAZIOAK    
    • UMEA ETA DENBORA    
    • UMEA ETA PERTSONAK

    Amaierako saioa:  

    • Ebaluaketa  
    • Hobekuntza proposamena

    Landuko diren eduki teoriko eta praktikoak  

    • Norbere ezagutza mugimenduaren bidez  
    • Mugimendua haurraren garapenean eta hezkuntzan  
    • Espazioak, objektuak, denbora eta pertsonak  
    • Etnomotrizitatea: Norberarengandik kulturartekotasunera  
    • Ibilbidea helburu bihurtuz; Prozesuaren garrantzia
    Metodologia: 

    Saioak praktikoak eta batez ere bibentzialak izango dira, egoera desberdinetara egokitua.

    Bakarkako lanak, talde txikitakoak eta talde handian egin beharrekoak bideratuko dira, beti norberaren egoeratik abiatuz.

    Oinarri irakasleak, bidaikideak, ikastola eta euren ikastoletan bideratuko dituzten saioak izango dira, bertatik abiatuko baikara hobekuntza, garapen proposamenak egiterako orduan.

    Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 
    • Parte hartzaileen ebaluazioa
    • Irakasleen parte hartzea
    • Ikasturtean zehar sortua eta esperimentatua
    • HHko tutoreen, psikomotizitate espezialisten eta LH 1. zikloko Gorputz Heziketako irakasleak norabide berdinean jartzea. Euskal Curriculumerako osatzen ari garen eta den proposamena eskola guztietan bideratzen hastea, guztion artean aberasten, ebaluatzen  eta osatzen joatea.
    • Ikasturtez-ikasturte proposamena ikastola berrietara zabaltzea eta indartzea.
    Emaileak: 
    Endika ZInkunegi Zubizarreta
    Hartzaile mota: 
    Euskal Herri osoko HH eta Ama eskoletako tutoreei, psikomotrizitate espezialistei eta LH/LM 1. zikloko Gorputz Heziketako irakasleei bideratua.
    Hartzaile kopuru minimoa: 
    10
    Hartzaile kopuru maximoa: 
    25
    Ikastaro zerrendara itzuli