KUDEAKETA AURRERATUAREN EREDUA:PRAKTIKA ONEN TRUKAKETA (EFQM)

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Asteazkena, 2017, Iraila 27-tik Asteazkena, 2017, Azaroa 1-ra
Saioak: 
2017/11/08 (Asteazkena) 09:30-tik 13:30-ra
2018/02/21 (Asteazkena) 09:30-tik 13:30-ra
2018/05/09 (Asteazkena) 09:30-tik 13:30-ra
Iraupena: 
12 ordu
Ikastaroaren formatua: 
Mintegia
Tokia: 
Ibaizabal
Helburuak: 
  • Kudeaketa sistema baten bidez lanean dabiltzan ahalik eta Ikastola gehien koordinazio gunea izatea.
  • Kudeaketa aurreratuaren ereduan  sakontzea eta ikastoletan egin beharreko egokitzapenak identifikatzea.
  • Ikastolek kudeaketarako erabiltzen duten sistematizazioa eta erremintak ezagutzea.
  • Ikastolen praktika onak partekatzea.
  • Kalitate ereduetan lanean dabiltzan beste erakundeekin (Euskalit, Erkide…) elkarlana bultzatzea.
Edukiak: 
  • Kudeaketa aurreratuaren ereduaren irizpideak ezagutu. 
  • Beste kudeaketa sistemak eta ikastolek horren arabera nola egiten duten lana ezagutu.
  • Kudeketetarako erremintak (denboraren kudeaketa, ikas-irakaskuntza prozesuak...) sortu eta elkarbanatu.
  • Ikastolen AAK-ak (Arrakastarako Adierale Klabeak) identifikatu eta erkatu.
  • Kalitate ereduetan lanean dabiltzan beste erakundeekin (Euskalit, Erkide…) elkarlana.
Metodologia: 

Saio presentzialak:

  • Ikastolen praktika onen aurkezpenak.
  • Aukeratutako gaiaren aurkezpen laburra.
  • Talde txikietan gaiaren hausnarketa eta kasuan kasu talde ariketak.
  • Talde handian hausnarketaren partekatzea.

Moodle plataformaren bidezko jarraipena:

  • Saioen hausnarketen bilketa.
  • Material guztien bilketa.
  • Kudeaketa sistemen inguruan sor daitezkeen informazio eta eztabaiden gunea.
Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Ikasturte bukaeran ikastola parte-hartzaileei inkesta pasatuko zaie.

Emaileak: 
Amaia Gutierrez Urutxurtu
Hartzaile mota: 
Erabateko kalitatearen kudeaketa sistema martxan duten edota martxan jarri nahi duten ikastolek.
Ikastaro zerrendara itzuli