ANIZTASUNA AUKERA GISA: ELKARBIZITZA ANIZTASUNETIK

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Osteguna, 2017, Ekaina 1-tik Osteguna, 2018, Maiatza 31-ra
Hasiera - bukaera data: 
Ostirala, 2017, Iraila 1-tik Larunbata, 2018, Ekaina 30-ra
Oharrak: 
  • Matrikulazioa:
              Ikastaroa aurretiaz, Mikel Barriosekin lotu behar da (mbarrios@ehi.ikastola.eus).
              Matrikula www.ikastola.eus webgunean egingo da.
  • Kokapena: ikastolan bertan. 
Ikastaroaren formatua: 
Ikastaroa
Helburuak: 

Ikastaro hau diseinatzeko garaian TELP tailerra izan dugu buruan. TELP tailerretako filosofiatik abiatu gara kulturen arteko elkarbizitzarako bidean urratsak emateko. 

Ikastaro honek norbanakoan eragin nahi du, eta ondorioz helburuak norbanakoen mailakoak dira ere. Aniztasunaren aurrean deserosotasuna murriztea da helburu nagusia eta horretarako jokabide asertiboa eta baliabideak landuko ditugu. Dena den, norbanako mailako helburu horiek betetzen diren neurrian, tailerrak gizarte mailan ere (hezkuntza komunitate mailan kasu honetan) eragina izango du. Izan ere elkarbizitza arazoak sortzen diren unean jokabide eredu berriak garatzen badira, jokabide horiek eragin espantsiboa izango dute ingurunean.

Irakasleek kulturen arteko elkarbizitzan eragin handia duten egoerak kudeatu behar izaten dituzte beraien egunerokoan. Batzuetan, horrelako egoeren aurrean deseroso sentitzen dira. Ikastaroan zehar deseroso sentitu arazten gaituzten arrazoiak ikusiko ditugu, ikaspen prozesua landuko dugu, aurreiritziak nola sortzen dira, beldurrak nola sortzen dira, geure burua nola zigortzen dugun… 

Horren guztiaren kontzientzia hartu ondoren, deseroso ez sentitzeko baliabideak landuko ditugu, baliabide kognitiboak, motorrak eta fisiologikoak. Eta TELP tailerretan egiten den moduan baliabideen progresibitateari garrantzi berezia emango diogu. Arazoak edo gatazkak sailkatu egingo ditugu, errazenetik zailenera eta konponbidea bilatzen saiatuko gara. Konponbidea bilatzeko bide horretan asertibitatea giltza izango da. 

Tailerra amaitzeko kasu praktikoak landuko ditugu, ikastetxetan sortzen diren hainbat gatazka nola kudeatu daitezken aztertuko dugu, gutako bakoitzak kasu horien aurrean zer nolako jarrera hartu izan duen, zer nolako jarrera den egokiena eta hemendik aurrera horrelako egoerak sortuz gero, zer egin beharko litzatekeen. Guztien arteko hausnarketa egingo da. Edukiak Ikastaro honen bitartez, honako eduki hau landuko dute irakasleek:

  • 1. saioa ( 3 ordu):
    • Gure portaera ulertu
      • Migrazioak
      • Migrazioak-hizkuntzak
      • Ikasketa prozesua Nola ikasten dugu Etsipena/ erreproduzioa/ deserosotasuna
  • 2. saioa ( 3 ordu):
    • Ikuspegi estrategikoa
      • Gatazkak
      • Hizkuntza gatazkak
      • Elkarbizitza gatazkak
      • Ikuspegi estrategikoa: hainbat nozio
  • 3. saioa ( 3,5 ordu):
    • Baliabideak
      • ​Asertibitatean oinarritutako portaera/ Norberaren helburuak zehaztea/ Baliabideak
        • Motak
        • Sailkapena
        • Progresibitatea
        • Baliabide kutxa sortu
Ikastaro zerrendara itzuli