IKT ON-LINE (1. TXANDA, URRIA). KONTZEPTU-MAPAK, ESKEMAK ETA INFOGRAFIAK SORTU LUCIDCHART EDO DRAW.IO ERABILIZ

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Asteazkena, 2017, Uztaila 12-tik Ostirala, 2017, Urria 6-ra
Hasiera - bukaera data: 
Astelehena, 2017, Urria 9-tik Astelehena, 2017, Azaroa 6-ra
Ikastaroaren formatua: 
On-line ikastaroa
Helburuak: 

Kontzeptu-mapa, eskemak eta infografiak digitalki egiteko Lucidchart aplikazioa abiltzen ikasi

Edukiak: 

Kontzeptu-mapak eta eskemak sortu LucidChart aplikazioa erabiliz

  • Kontzeptuak adierazi, kontzeptuen loturak (geziak nola), kontzeptuen arteko hitz lotura nola, kontzeptu-mapak apaindu, txantiloien erabilera…
  • Kontzeptu mapak eta eskemak bakarka zein taldeka egin:
    • Erdi egina dagoen Kontzeptu mapa osatu.
    • Kontzeptu itxura, orriaren tamaina eta ezaugarri nagusiak finkatu.
    • Irudiak txertatu.
    • Kontzeptu mapa partekatu eta publikatu.

Infografiak osatu eta sortu LucidChart tresna erabiliz

  • Infografiak osatu: txantiloia eskuratu, atalak berezitu, atalak blokeatu-askatu, atalak osatu, atal berriak gehitu…
    • Infografiak sortu
    • Autoformak  aktibatu-desaktibatu
    • Autoformak  txertatu eta transformatu
    • Irudiak txertatu eta transformatu
    • Testuak txertatu eta transformatu
    • Infografia partekatu
    • Infografia publikatu

 

Metodologia: 
  • Edukia tutoretza-bideoen bitartez azalduko da
  • Ikastaroa Mooddle bitartez gauzatuko den arren, zeregin gehienak lantzen ari den web aplikazio bertan garatuko dira.
  • Egiten den guztia Online irakaslearekin partekatuko da. Horrela, irakasle moduan jardungo duten pertsonek, egindakoa ikusi, lagundu eta, beharrezkoa balitz, zeregin bakoitzean iradokizunak beteko dituzte.
  • Zeregin bakoitza osatzeko denbora-epe mugarik ez da izango. Ikastaroa lau asteren barruan (urrian) osa daiteke nahi den erritmoan.
  • Ikastaroaren erdialdera saio presentzial bat izango da. Saio hau, ikastaroa burutzerakoan sortzen diren zalantza eta kezkak argitzeko erabiliko da.
  • Guztientzako baliogarriak diren komunikazioak, zalantzak eta galderak luzatzeko irakaslearekiko komunikazio zuzenaz gain, Ikastaroko Foroa dago.
Emaileak: 
Josune Gereka Iruretagoiena
Oihan Odriozola Aranburu
Ander Iturburu Yarza
Xabier Garcia Izagirre
Petro Vera Aguado
Loraine Lekuona Artola
ARANTZA ARREGI TROJAOLA
Hartzaile mota: 
LH, DBH eta Batxilergoko irakasleak
Ikastaro zerrendara itzuli