MATRIKULAZIO PROZESUA ETA KOMUNIKAZIO PLANERAKO TAILERRA

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Asteazkena, 2017, Iraila 27-Astelehena, 2017, Urria 16
Iraupena: 
9 ordu
Saioak: 
2017/10/18 (Asteazkena) 15:00-18:00
2017/11/15 (Asteazkena) 15:00-18:00
2017/12/13 (Asteazkena) 15:00-18:00
Oharrak: 

Emailea/k: Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (Mondragon Unibertsitatea)

Kokapena: HUHEZI   Aretxabaletako campusa

Ikastaroaren formatua: 
Orokorra
Tokia: 
HUHEZI KOOP E.
Helburuak: 

a. Komunikazioak erakundeetan duen garrantziaz jabetzea.

b. Komunikazioak matrikulazio prozesuan duen garrantzia ohartaraztea eta kanpaina horien ezaugarrien identifikazioa.

c. Ikastola bakoitzaren komunikazioaren egoerari buruzko hausnarketa  egitea eta aspektu amankomunak eta bereiziak aztertzea.

d. Komunikazio plan batean oinarrizko kontzeptuak ezagutzea.

e. Komunikazio plan abian jarri eta jarraipena egiten ikastea.

f. Matrikulazio kanpainaren Komunikazio planetik abiatuta, komunikazio orokorreko ikuspegia lantzea.

Edukiak: 

a. Komunikazio planaren nondik norakoak, matrikulazio kanpainara bideratuta.

b. Marka balioen garrantzia matrikulazio kanpainan zein urte osoko komunikazioan.

c. Sare sozialen erabilera matrikulazio kanpainan.

1. saioa. Urriak 18 (asteazkena)

  • Hitzaldia: Komunikazioaren garrantzia erakundeetan.
  • Egoeraren diagnosia: ekintzen identifikazioa eta baliabideen deskribapena.
  • Ikastolek komunean dituztenak eta desberdintasunen identifikazioa. Indargune eta ahulguneen azterketa.
  • Oinarrizko kontzeptuen azalpena: zer da komunikazio plan bat? Nola egiten da?
  • Komunikazio plana egiten hasi.

Eginda ekarri beharrekoak:

Komunikazio planaren hurrengo puntuak:

1. Diagnosia

  1. Aurretik egin diren antzeko esperientziak.
  2. Aurretik egindako esperientzien balorazioak.
  3. Lehiakideek egindako antzeko esperientzien azterketa.
  4. Eskura ditugun baliabideak (informatiko zein bestelakoak).
  5. Eskura ditugun giza-baliabideak.
  6. AMIA:
  • Barrura begira: Ahuleziak eta Indarguneak.
  • Kanpora begira: Mehatxuak eta Aukerak.

      7. Dagoen aurrekontua.

2. Beharrak identifikatu

1. Dauden baliabideak kontuan hartuta (giza baliabideak, ekonomikoak, denbora..), lehenetsi gauzatuko diren ekintzak.

3. Helburuak zehaztu

8. Finkatu helburuak:

  • Neurgarria
  • Lorgarria
  • Adierazgarria (bat datorrena erakundearen estrategiarekin)
  • Denboran zehaztua
  • Zehatza

4. Diseinatu komunikazio plana

  • Identifikatu hartzailea:
    • Lehen mailakoak
    • Bigarren mailakoak (ahal bada).
  • Mezuaren definizioa:
    • Zer esan.
    • Nola esan.

2. saioa. Azaroak 15 (asteazkena)

  • Hitzaldia: balio markaren garrantzia. Zeintzuk dira saldu nahi ditugun balioak?
  • Zirriborratutako komunikazio proiektuen aurkezpenak.
  • Tutoretza eta komunikazio planaren jarraipena.

Eginda ekarri beharrekoak:

Komunikazio planaren hurrengo puntuak:

4. Diseinatu komunikazio plana

  • Identifikatu hartzailea:
    • Lehen mailakoak
    • Bigarren mailakoak (ahal bada).
  • Mezuaren definizioa:
    • Zer esan.
    • Nola esan.
  • Ekintzen definizioa (matrikulazio eperako eta urte osorako jarraipena):
    • Zer egin.
  • Kronograma.

Zer        Noiz         Non             Arduraduna

  • Arduradunen izendapena.
  • Kanalen eta tresnen definizioa.
  • Kanpo baliabideen erabilera.
  • Aurrekontua.

3. saioa. Abenduak 13 (asteazkena)

  • Hitzaldia: sare sozialen erabilera matrikulazio kanpainan.
  • Komunikazio planaren tutoretza.
  • Egindako lanen aurkezpenak eta taldekako ebaluazioa.
Metodologia: 

Hitzaldiak, tutoretzak, eztabaidak, taldeko eta bakarkako lanak.

Emaileak: 
Goio Arana Arrieta
Ainhoa Larrañaga Elorza
Koldo Aldabe Muxika
Hartzaile mota: 
Ikastola bakoitzean komunikazio eta matrikulazio prozesuaren jabea.
Hartzaile kopuru minimoa: 
12
Hartzaile kopuru maximoa: 
25
Ikastaro zerrendara itzuli