ZUZENDARI ETA ADMINISTRARI BERRIEN MINTEGIA

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Asteartea, 2017, Ekaina 20-tik Asteartea, 2017, Urria 24-ra
Saioak: 
2017/11/04 (Larunbata) 09:00-tik 13:30-ra
2017/11/11 (Larunbata) 09:00-tik 13:30-ra
Iraupena: 
9 ordu
Oharrak: 

Kokapena: IKASTOLEN ETXEA

Ikastaroaren formatua: 
Mintegia
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak: 

Zuzendari edo administrari buru direnei bere jardueraren aspektu garrantzitsuenak ezagutarazi.

Ikastola bateko proiektuaren hezurdura ezagutzeko eta eraikitzeko lehen laguntza eskaini.

Ikastola bateko gobernu eta funtzionamenduaren egitura azaldu.

Zuzendaritzak dituen berezko zereginak eta konplexotasunak partekatu.

Administrazio buru izateak dakartzan zailtasunak  aurkeztu eta komentatu

Edukiak: 

Lehen egunean:

- Ikastola proiektua eta bere ezaugarriak.

- Ikastolen Elkartea, eginkizunak eta zerbitzuak

- Zuzendari eta administrari profilari buruz.

- Ikastola , gobernu eta funtzionamendua

- Finantziazio publikoa eta propioa

- Kontzertazio moduloak. Adierazle ekonomikoak

- Balantzea eta esplotazio kontua.

Bigarren egunean:

- Hezkuntza legedia

- Adierazle pedagogikoak

- Hobekuntza programak.

- Ikastola eta administrazioa

- Lan arloa: harremanak, osasuna, araudiak

- Zuzendarien esperientzia

- Elkarrekin partekatzea

Metodologia: 

Planteamendu orokor batetik abiatuz, elkarrekin ikasteko estrategiak eta tresnak bereganatzeko jardueretan trebatzeko, “benetako egoerak”  planteatuz erantzun desberdinak topatzeari ekingo diogu.

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Zuzendaritzara edota administrazio buru izatera iritsi dena laguntzeko gai izatea.

Zuzendariei eta administrariei beharrezkoak zaizkien legedi eta araudiak azaltzea eta beraien egunerokoan trebatzea.

Zuzendari eta administrari batek duen erantzukizunaz jabetzea

Emaileak: 
Jose Luis Sukia Busselo
Patxi Olabarria Furundarena
Hartzaile mota: 
azken bi urtetan zuzendaritzara edo administrari buru izatera iritsi direnak
Ikastaro zerrendara itzuli