IKASKIDE TALDEAK: IKASKIDETZA IKASKIDETZAN ERAIKITZEN
Ahal izango balitz, kopuruaren arabera bi talde eginen dira eta Lehen Hezkuntzako irakasleak eta Bigarren Hezkuntzako irakasleekin taldekatzea berezitua egingo litzateke.
• IKASKIDETZAren markoa irakasleen artean konpartitzea ikuspegi komuna eraikitze aldera.
• Ikaskidetzaren oinarrizko printzipioan ikaskidetzan arituz identifikatzea eta ezaugarritzea.
• Ikaskidetzan oinarritutako ikaste testuinguruak diseinatzeko adierazleak identifikatzea.
• Ikaskidetzan oinarritutako testuinguruak diseinatzeko estrategiak eta tresnak ezagutzea eta praktikara eramatea.
• Ikaskidetzan oinarritutako ikaste testuingurua diseinatzea eta –irakasleek- gelaratzea.
• Ikaskidetzaren markoaren ikuspegia ikaste prozesua ulertzerakoan.
• Ikaskidetzaren oinarrizko printzipioak eta ikaste testuinguruen ezaugarriak eta gakoak.
• Ikaskidetzan oinarritutako sekuentzia didaktikoaren hurrenkera, egituraketa eta adierazleak.
• Sekuentzia aurrera eramateko ikaskidetzan oinarritutako teknikak
Metodologia aktiboa izango da eta hartzaileekin batera eraikuntza prozesu bat proposatuko da. Dakiten eta daukaten horretatik abiatuta elkarrekin konpartituz eraikiko den prozesua izango da. Ikaskidetzaren inguruan lan egingo da ikaskidetzan arituaz. Mintegietan landutakoarekin saio artean (eta batez ere diseinua egiteko orduan) Ikaskidetzan oinarritutako sekuentzia diseinatuko dute hartzaileek, irakasleen kasuan gelaratze saiakera egingo delarik..
- Hartzaileen asetasun adierazleak: praktikotasuna, sakontasuna, erabilgarritasuna, parte-hartzea
- Diseinuen kalitatea
Irene López Goñi