EKI LMH - KALKULU ORRIAK: DIAGRAMAK LANTZEN. B TALDEA.

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Astelehena, 2017, Maiatza 29-Asteazkena, 2017, Iraila 20
Iraupena: 
4 ordu
Saioak: 
2017/09/27 (Asteazkena) 09:30-13:30
Oharrak: 

Kokapena: KUTXA GELA

Ikastaroaren formatua: 
Mintegia
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak: 

EKI Proiektuko Unitate Didaktikoetako IKT jarduerak ulertzeko eta ikasgelan praktikara eraman ahal izateko irakasleak gaitzea.

Edukiak: 

Kalkulu orriaren jarraipena

  • Kalkulu orriaren konfigurazioa
    • Kalkulu orriaren hizkuntza egokia jarri
    • Moneta, diruaren formatuari erreparatzea
    • Idazten diren zenbakizko datuak, testu bezala ez daudela ziurtatzea
  • Datuekin zenbait eragiketa egitea
    • Formulen egitura birgogoratzea
    • Formula errazak sortzea
      • ehunekoak, gelaxkei % formatua emanik
      • kalkuluak gelaxka zehatz batekiko egitea, Gelaxkaren balioari, beharrezko diren ikurrak txertatuz ($)
    • Formulak eta formatuak kopiatzea
  • Datuekin, grafiko ezberdinak sortzea
    • Barra-diagrama
    • Sektore diagrama
Metodologia: 

Arloko jardueretan erabiltzen diren IKT aplikazioen lanketa egingo da, azalpena eta praktika konbinatuz, ikasle bakoitzak bere ordenagailua erabiliko duelarik. Bestalde, eta mintegiaren helburua IKT jarduerak gelara eramateko irakasleak gaitzea dela kontuan izanik, prestakuntza saio hauetan, arloko IKT jarduerak ezagutu eta praktikan jarriko dira.

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Proposatutako jarduerak praktikara eramatea eta haien balorazioa egitea.

Saioetan parte-hartze aktiboa.

Saio bukaeran ebaluazio-galdetegia betetzea.

Emaileak: 
Oihan Odriozola Aranburu
ARANTZA ARREGI TROJAOLA
Hartzaile mota: 
LMH 6. mailako irakasleak
Hartzaile kopuru minimoa: 
10
Hartzaile kopuru maximoa: 
32
Ikastaro zerrendara itzuli