IKT ON-LINE (1. TXANDA, URRIA). MAPA DIGITALAK GOOGLE MAPS ERABILIZ

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Asteazkena, 2017, Uztaila 12-tik Ostirala, 2017, Urria 6-ra
Hasiera - bukaera data: 
Astelehena, 2017, Urria 9-tik Astelehena, 2017, Azaroa 6-ra
Ikastaroaren formatua: 
On-line ikastaroa
Helburuak: 

Google Maps aplikazioak eskaintzen dizkigun aukerak ezagutu, eta  gure eguneroko beharrekin uztartuz erabiltzen ikasi.

Edukiak: 

Google Maps Internet bidez mapetan informazioa bilatzeko eta norberak bere mapak sortu eta gordetzeko tresna ezaguna da. DBHn bereziki Gizarte arloan erabiltzen da eta zehazki DBH1en lantzen da ikasleekin.

Ikastaro honetan, bi atal nagusi landuko dira:

  • Informazio bilaketa. Zooma, eskala, izen edo koordenada bidezko bilaketak, maparen ikuspegi desberdinak, distantzia neurketak, toki batetik bestera joateko jarraibideak, StreetView...
  • Mapak sortu. Norberak bere mapa sortu eta mapari informazio pertsonalizatua nola gehitzen zaion (kokapenak, deskribapenak, argazkiak....)  mapa besteekin nola partekatu edo publiko egin, nola gorde...

Google Maps aplikazioa ezaguna egin bada, eguneroko hainbat egoeratan informazioa eskuratzeko oso praktikoa delako izan da. Ikastaroan, ikuspegi zabal eta orokorra emateaz gain, egoera eta interes praktikoak baliatuko ditugu. Praktikotasun honen ikuspegitik, ordenagailua erabiltzeaz gain, zenbaitetan, telefonoa erabiltzeko eskatuko zaio ikasleari, ezagutzen ez duen hiri batean informazio jakin bat bilatzeko esaterako.

 

Metodologia: 
  • Edukia tutoretza-bideoen bitartez azalduko da
  • Ikastaroa Mooddle bitartez gauzatuko den arren, zeregin gehienak lantzen ari den web aplikazio bertan garatuko dira.
  • Egiten den guztia Online irakaslearekin partekatuko da. Horrela, irakasle moduan jardungo duten pertsonek, egindakoa ikusi, lagundu eta, beharrezkoa balitz, zeregin bakoitzean iradokizunak beteko dituzte.
  • Zeregin bakoitza osatzeko denbora-epe mugarik ez da izango. Ikastaroa lau asteren barruan (urrian) osa daiteke nahi den erritmoan.
  • Ikastaroaren erdialdera saio presentzial bat izango da. Saio hau, ikastaroa burutzerakoan sortzen diren zalantza eta kezkak argitzeko erabiliko da.
  • Guztientzako baliogarriak diren komunikazioak, zalantzak eta galderak luzatzeko irakaslearekiko komunikazio zuzenaz gain, Ikastaroko Foroa dago.
Emaileak: 
Josune Gereka Iruretagoiena
Oihan Odriozola Aranburu
Ander Iturburu Yarza
Xabier Garcia Izagirre
Petro Vera Aguado
Loraine Lekuona Artola
ARANTZA ARREGI TROJAOLA
Hartzaile mota: 
LH, DBH eta Batxilergoko irakasleak
Ikastaro zerrendara itzuli