BATXILERGOA EREDU KONPETENTZIALEAN. HASTAPEN PRAKTIKOAK. FILOSOFIA + GIZARTE ZIENTZIAK ETA HIZKUNTZAK. DURANGO

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Astelehena, 2017, Uztaila 3-tik Asteartea, 2017, Urria 3-ra
Saioak: 
2017/10/11 (Asteazkena) 15:00-tik 17:30-ra
2017/10/18 (Asteazkena) 15:00-tik 17:30-ra
2017/10/25 (Asteazkena) 15:00-tik 17:30-ra
Iraupena: 
7.5 ordu
Oharrak: 

Lan-mintegi honetan 1.hiruhilekoan hizkuntzak integratuz Mundu garaikideko Historia eta Ekonomia arloetako egoeren sorkuntza lehenetsiko da.

Ikastola bakoitzeko arlo hauetako nahi adina irakasle matrikula  badaitezke ere, ez da beharrezkoa ikastola bakoitzeko hizkuntza ezberdinetako irakasleak mintegi guztietan izen-ematea.

Lan-mintegiaren kokapena eta data behin-behinekoa da eta kopuruen arabera zehaztuko da. 

Ikastaroaren formatua: 
Mintegia
Tokia: 
Ibaizabal
Helburuak: 
  • Konpetentzietan oinarritutako arazo-egoerak dituzten osagaiak ezagutzea
  • Ikastarlo eta arazo-egoera errealen arteko loturez jabetzea.
  • Ikaskuntza honetan ohiko diren metodologia  eta egiturak ezagutzea.
  • Arazo-egoeran oinarritutako adibide praktiko bat diseinatzea, gelara eramateko.
Edukiak: 
  • Konpetentzien eredua: konpetentzia, arazo-egoera.
  • Arazo-egoeren osagaiak
  • Metodologia
  • Ikaskuntza kooperatiboa
  • Ebaluazioa 
Metodologia: 

Arlo edo modalitate bereko irakasleen artean, gelan inplementatzeko arazo-egoerak sortzea, bideratzaile baten eskutik. 

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Mintegira asistentzia eta parte hartze aktiboa.

Emaileak: 
Harri Beobide Egaña
Mikel Errazkin Agirrezabala
Phil Ball
Hartzaile mota: 
Konpetentzietan oinarritutako irakaskuntza gelara eraman nahi duten aipatutako arloak irakasten dituzten batxilergoko irakasleak batik bat.
Ikastaro zerrendara itzuli