PROGRAMAZIOA ETA ROBOTIKA AISIALDIKO BEGIRALEENTZAT

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Osteguna, 2017, Uztaila 6-Ostirala, 2017, Azaroa 17
Hasiera - bukaera data: 
Ostirala, 2017, Azaroa 17-Ostirala, 2017, Abendua 15
Iraupena: 
8.5 ordu
Saioak: 
2017/11/17 (Ostirala) 15:30-18:00
2017/12/05 (Asteartea) 16:00-18:00
2017/12/15 (Ostirala) 15:00-19:00
Ikastaroaren formatua: 
Mixtoa (presentziala+online)
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak: 

Aisialdiko begiraleek programazio eta robotikari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratzea.

Edukiak: 

a.Programazioaren oinarriak

b.Blokeka programatzeko plataforma desberdinak ezagutu (Scratch tarteko)

c.Robotak muntatuz hardware librea ezagutu

d.Azken proiektua garatu: Sumo robotak muntatu eta programatu

Metodologia: 

Formazio mixtoa izango da, saio presentzialak eta onlinekoak nahastuz.

Lehen saioa presentziala izango da. Parte hartzaileak ezagutu, helburuak finkatu eta lehen pausoak emango ditugu. Azaroaren 17an Donostian.

Ondoren, online jarraituko dugu, Moodle plataforma erabiliz, bakoitzak behar duen denbora hartuz. Plataforman beharrezkoa den guztia eta jarraipena egiteko tutore bat egongo da. Gainera, abenduaren 5ean zalantzak argitzeko, tutoritza modura, hautazko saio presentzial bat aurreikusten dugu.

Hardwarea inplikatzen duen zatia berriz, presentziala izango da eta 4 orduko iraupena izango du. Abenduaren 15ean, Donostian.

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Azken proiektua garatu ahal izateko aurreko guztia ikasi behar izan den arren, ikastaroan zehar ikasle guztien jarraipen konstantea egingo da.

Emaileak: 
Josu Igoa Errandonea
Hartzaile mota: 
Aisialdiko begiraleak
Hartzaile kopuru minimoa: 
10
Hartzaile kopuru maximoa: 
25
Ikastaro zerrendara itzuli