IKT ON-LINE (1. TXANDA, URRIA). IKT BALIABIDE OROKORRAK: CHROME ETA GOOGLE DRIVE

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Asteazkena, 2017, Uztaila 12-tik Ostirala, 2017, Urria 6-ra
Hasiera - bukaera data: 
Astelehena, 2017, Urria 9-tik Astelehena, 2017, Azaroa 6-ra
Ikastaroaren formatua: 
On-line ikastaroa
Helburuak: 

Chromek eta Google Drivek eskaintzen dizkiguten aukerak ezagutu, eta  gure eguneroko beharrekin uztartuz erabiltzen ikasi.

Edukiak: 
  • Chrome nabigatzailea
  • Kontzeptuak argitzen:
    • Internet, weborriak, URL, HTML, esteka, nabigatu...
  • Nabigatzailearen funtzionalitatea
    • saioaren kudeaketa
    • nabigazioa: erlaitzak,...

 

  • Google Drive aplikazioaren oinarrizko erabilera
  • Karpeten kudeaketa eta partekatzea: azalpena + praktika
  • Irakaslearen eta ikasleen karpeten antolaketa-proposamena
  • Fitxategi tipologiak eta talde lanen funtzionamendua
Metodologia: 
  • Edukia tutoretza-bideoen bitartez azalduko da
  • Ikastaroa Mooddle bitartez gauzatuko den arren, zeregin gehienak lantzen ari den web aplikazio bertan garatuko dira.
  • Egiten den guztia Online irakaslearekin partekatuko da. Horrela, irakasle moduan jardungo duten pertsonek, egindakoa ikusi, lagundu eta, beharrezkoa balitz, zeregin bakoitzean iradokizunak beteko dituzte.
  • Zeregin bakoitza osatzeko denbora-epe mugarik ez da izango. Ikastaroa lau asteren barruan (urrian) osa daiteke nahi den erritmoan.
  • Ikastaroaren erdialdera saio presentzial bat izango da. Saio hau, ikastaroa burutzerakoan sortzen diren zalantza eta kezkak argitzeko erabiliko da.
  • Guztientzako baliogarriak diren komunikazioak, zalantzak eta galderak luzatzeko irakaslearekiko komunikazio zuzenaz gain, Ikastaroko Foroa dago.
Emaileak: 
Josune Gereka Iruretagoiena
Oihan Odriozola Aranburu
Ander Iturburu Yarza
Xabier Garcia Izagirre
Petro Vera Aguado
Loraine Lekuona Artola
ARANTZA ARREGI TROJAOLA
Hartzaile mota: 
LH, DBH eta Batxilergoko irakasleak
Ikastaro zerrendara itzuli