LEHENENGO HEZKUNTZAKO 1 ETA 2 MAILETAKO UNITATE DIDAKTIKOEI BURUZKO HAUSNARKETA

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Asteazkena, 2017, Azaroa 8-tik Ostirala, 2017, Abendua 1-ra
Saioak: 
2017/11/14 (Asteartea) 09:00-tik 12:00-ra
Iraupena: 
3 ordu
Oharrak: 

1. SAIOA azaroaren  14an (asteartea)  9:00-12:00

Hurrengo datak zehaztuko dira, baina aurreikusten da otsailaren azken astean edo martxoko lehenengoan, apirilaren amaieran eta maiatzaren bukaeran edo ekainaren hasieran egitea.

1. saioa Ikastolen Etxean egingo da,  gainerakoak ikastola partehartzaileetan. 

Ikastaroaren formatua: 
Mintegia
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak: 
Haur Hezkuntzako (HH) eta Lehen Hezkuntzako (LH) ikastolen markoak kontuan hartuz, hezkuntza-praktikaren hausnarketa eginez, LH 1 eta 2 mailetarako unitate didaktikoen diseinura hurbiltzea, elkarlanean. 
 
 
Edukiak: 

- LH 1 eta 2 mailetako ikasleen ezaugarriak.

- LH 1 eta 2 mailetako helburuak. 

- Ikaste-irakaste prozesua antolatzeko modua: unitate didaktikoen sekuentzia-eredua eta osagaiak: proiektua, guneak, etab. 

- Ebaluazioa

Metodologia: 

Partaideek LH 1 eta 2ko ikasleekin ikaste-irakaste prozesua antolatzeko erabiltzen dituzten ereduak partekatu eta haiei buruzko hausnarketa eta ekarpenak egin taldean, denon artean adostutako kontrol-zerrendaren baitan. 

 

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Partaideen partaidetza

Helburuen lorpena

Partaideen asebetetzea, aurkeztutako gaiekiko

 

Emaileak: 
Belen Baztarrika Juanes
Amaia Artolazabal Amilleta
Hartzaile mota: 
LH 1 eta 2. mailetako ikastoletako erreferenteak
Ikastaro zerrendara itzuli