HELDUTASUN TEKNOLOGIKOA LORTZEKO AHOLKULARITZA ZERBITZUA
Heldutasun Teknologikoaren ziurtagiria eskuratu nahi duten ikastolei aholkularitza eskaini.
Ziurtagiria eskuratzeko beharrezko diren adierazleen irakurketa partekatu bat egingo da ikastolarekin batera. Diagnostikoa eginda, ikastola horrek ziurtagiria lortzeko behar duen ekintza plana diseinatu eta inplementatzeko aholkularitza eskainiko da.
Lehen saioa aurrez aurrekoa izango da. Bertan, aholkularitzaren inguruko xehetasunak azalduko dira (epeak, antolaketa, egitekoak…) era berean, ikastola bakoitzaren egoera ezagutu eta bere erronkak zeintzuk diren zuzenean jasotzeko baliatuko da saioa.
Hortik aurrera, ikastola bakoitzaren beharrei egokitutako aholkularitza eskainiko da, ikastolan bertan.
Prozesuaren amaieran, bigarren aurrez aurreko saio baten bidez egindako lanaren balorazioa egingo da, hurrengo urterako hobekuntzak ezartzeko.
Jendearen partaidetza eta ekarritako gaien asebetetzea.
Oihan Odriozola Aranburu