BATXILERGORAKO ERRONKEN AURKEZPENA: ELKARREKIN ERABAKI ETA EKINTZAILETZA SOZIALA-KOOPERATIBAGINTZA

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Osteguna, 2018, Urtarrila 11-Asteazkena, 2018, Urtarrila 24
Iraupena: 
2.5 ordu
Saioak: 
2018/01/24 (Asteazkena) 15:00-17:30
Ikastaroaren formatua: 
Saio bakarra
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak: 
  • Batxilergoko irakasleei konpetentzietan oinarritutako bi erronka   interdizipinarren ezaugarri nagusiak azaltzea.
Edukiak: 
  • Konpetentzietan oinarritutako irakaskuntzan oinarritutako erronkak
  • Elkarrekin Erabaki.

Demokrazia partehartzailearen ezaugarritan oinarrituz, ikasleek ikastolako gai bati buruzko bere iritzia landu eta jasoko dute.

Erronka honek, konpetentzia sozial eta zibikoa (Filosofia), Euskara arloez gain, eta konpetentzia metadiziplinarrak ( bereziki Elkarrekin bizitzen eta Egiten eta ekiten ) uztartzen ditu.

 

  • EkintzaIletza soziala-kooperatibagintza

Bere inguruko beharrizanak kontutan hartuz eta printzipio kooperatibo eta ekintzailetza sozialeko ezaugarriekin, ikasleek gizarte erakunde batekin auzolanean gauzatzeko ideiak proposatuko dituzte.

Erronka honek  konpetentzia sozial eta zibikoa eta konpetentzia metadiziplinarrak (bereziki Elkarrekin bizitzen eta Egiten eta ekiten) uztartzen ditu.

Metodologia: 

Konpetentzietan oinarritutako irakaskuntzaren ezaugarriak azaldu

Bi erronken helburu, ezaugarri nagusiak eta metodologia azaldu

Galderak, kezkak eta zalantzak jaso eta argitu 

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Mintegira asistentzia eta parte hartze aktiboa.

 

Emaileak: 
Harri Beobide Egaña
Mikel Errazkin Agirrezabala
Hartzaile mota: 
Batxilergoko Giza eta Gizarte Zientzietako modalitateko berariazko eta hizkuntzako irakasleak
Hartzaile kopuru minimoa: 
10
Hartzaile kopuru maximoa: 
35
Ikastaro zerrendara itzuli