PROGRAMAZIOA ETA ROBOTIKA AISIALDIKO BEGIRALEENTZAT (martxoa)

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Asteartea, 2018, Otsaila 13-tik Osteguna, 2018, Martxoa 1-ra
Saioak: 
2018/02/23 (Ostirala) 15:00-tik 18:00-ra
2018/03/23 (Ostirala) 15:00-tik 19:00-ra
2018/03/02 (Ostirala) 15:00-tik 18:00-ra
2018/03/27 (Asteartea) 09:00-tik 13:00-ra
2018/04/09 (Astelehena) 08:30-tik 18:30-ra
Iraupena: 
24 ordu
Oharrak: 

Gaiaren inguruan ezagutza estimatzen den arren, ez da derrigorrezkoa. Ikastaora zerotik hasiko da.

Parte hartzaile guztiek, online atalaz aparte, bi saio presentzialetan egon behar dira; hasieran eta amaiaeran. Aukera gehiago izateko, saioak bi kokapen desberdinetan izango dira, Durangon eta Donostian:

  • Donostian:
    • Otsailaren 23an. 15:00 - 18:00tara
    • Martxoaren 23an. 15:00 - 18:00tara
  • Durangon:
    • Martxoaren 2an. 15:00 - 19:00tara
    • Martxoaren 27an. 9:00tatik 13:00tara
Ikastaroaren formatua: 
Mixtoa (presentziala+online)
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak: 

Aisialdiko begiraleek programazio eta robotikari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratzea.

Edukiak: 
  • Pentsamendu konputazionala garatzeko ordenagailurik gabeko ariketak
  • Pentsamendu konputazionala garatzeko bideo jolas egokien atzerketa
  • Blokekako programazioaren oinarri eta berezitasunak
  • Aplikazio konkretuen ezagutzea: Code.org, Scratch, mblock...
  • Programazioari loturiko ohiko kontzeptuak aztertu: Algoritmoak, sekuentziak, begiztak, paralelismoak, gertaerak, baldintzak, eragiketak eta datuak.
  • Bideo jolasen gidoiak
  • Bideo jolasen garapena
  • Software lizentziak
  • Oinarrizko zirkutu elektrikoen funtzionamendua
  • Roboten muntaketa eta pertsonalizazioa
  • Roboten programazioa
  • Amaierako proiektuak. Garapen eta aurkezpenen trataerak
Metodologia: 

            Formazio mixtoa izango da, saio presentzialak eta onlinekoak nahastuz.

Derrigorrezko asistentzia duten bi saio presentzia egongo dira. Lehen egunean eta azkenekoan.

Lehen saioan denak elkar ezagutu eta oinarrizko ezagutza eta funtzionatzeko erak azalduko dira.

Azken egunean robotekin ariketa praktikoak egingo dira.

Online ikastaro osoan zehar, ariketa desberdinak planteatuko dira eta Moodle plataforma baten bidez, lanak entregatu beharko dira.

 

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Entregatutako ariketa eta material guztiaren jarraipena egingo da.

 

Emaileak: 
Josu Igoa Errandonea
Hartzaile mota: 
Aisialdiko begiraleak
Hartzaile kopuru minimoa: 
10
Hartzaile kopuru maximoa: 
32
Ikastaro zerrendara itzuli