BATXILERGOKO ETA LANBIDE HEZIKETAKO PRAKTIKA ONEN JARDUNALDIA

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Osteguna, 2018, Martxoa 1-tik Astelehena, 2018, Martxoa 19-ra
Saioak: 
2018/03/21 (Asteazkena) 09:00-tik 14:00-ra
Iraupena: 
5 ordu
Oharrak: 
Saioak bi atal nagusi izango ditu: 11:00 arte Batxilergoko eta Lanbide Heziketako komunikazio orokorrak aurkeztuko dira; hartzaile guztientzat komunak izango direnak. 
Kafearen ondoren, 11:30etik aurrera, komunikazioak lau gunetan banatuko ditugu: 
  • Batxilergoko arlo komunetako proiektuak
  • Batxilergoko zientzietakoak
  • Batxilergoko giza- eta gizarte-zientzietakoak
  • Lanbide Heziketakoak
Ikastaroaren formatua: 
Saio bakarra
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak: 

Batxilergo eta Lanbide Heziketan ikastola ezberdinetan diseinatu eta gelaratutako arazo-egoera, lan proposamen, erronka edo proiektuen ezagutzea eta partekatzea

Edukiak: 

Batxilergo eta Lanbide Heziketan ikastola ezberdinetan diseinatu eta gelaratutako arazo-egoera, lan proposamen, erronka edo proiektuen aurkezpena.

Metodologia: 

Ikastaroa oinarrituko da Ikastola bakoitzak egingo duen proiektuaren aurkezpenean. Elkarrekin ezagutza eraikitzeko formatua izango du saioak, batez ere planteatzen den berrikuntzaren jatorria, zailtasunak eta onurak zehaztuko dira.

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Saioan egondako parte hartze aktiboa

Saio bukaeran ebaluazio galdetegia betetzea

Emaileak: 
Ana Monge Arozena
Mikel Errazkin Agirrezabala
Manu Aurrekoetxea Olabarri
Hartzaile mota: 
Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasleak
Ikastaro zerrendara itzuli