EKI ABERASTU INKLUSIOAREN IKUSPEGITIK . MAIATZAREN 23an.
Saioak bi atal nagusi izango ditu: 11:15 arte eki unitatearen prototipoa aurkeztuko da.
Ondoren, 11:45etik 12:45 arte, talde txikietan gaiari buruz hausnarketa eta ekarpenak.
Amaieran, 12:45etik 13:30 arte, talde handian kontrastea eta balorazioa.
Ikaskuntza Diseinu Unibertsalaren (DUA) printzipioetan oinarrituta inklusibitateari begira diseinatu den eki unitate didaktikoaren prototipoa ezagutzea eta partekatzea.
- Ikaskuntza Diseinu Unibertsalaren oinarriak.
- Plataforma digitalak eskaintzen dituen aukerak.
- Eki unitate didaktikoaren prototipoa
Ikastaroa oinarrituko da inklusibitateari begira eki proiektuak egindako unitatearen prototipoan, eta Ikaskuntza Diseinu Unibertsalaren printzipioetan eta ebaluazio gaiaren inguruan egindako hausnarketa eta ekarpenetan.
- Saioan egondako parte hartze aktiboa eta hausnarketarekin lotutako ekarpen anitzak.
- Saio bukaeran balorazio orria
LEIRE BURDAIN MESTRAITUA
Josune Gereka Iruretagoiena
Bego Gordillo Marquez
Loraine Lekuona Artola
Joxepo Teres Izquierdo
Petro Vera Aguado