MUSIKA ARLOA EREDU KONPETENTZIALEAN LANTZEN. JARRAIPENA DBH 1. ZIKLOA
Ikastaro zerrendara itzuli
Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data:
Astelehena, 2018, Ekaina 25-tik Ostirala, 2018, Iraila 14-ra
Iraupena:
16 ordu
Oharrak:
Mintegi honetan lortzen diren emaitzak, bere kasuan, musika irakasle ororekin partekatzeko aukera eskainiko da.
Ikastaroaren formatua:
Mintegia
Tokia:
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak:
- Musika arloa eredu konpetentzialean lantzeko urratsak ematen jarraitu (irakasleen arteko lanketa abiapuntu)
- DBH 2. mailako unitateen ebaluazio konpetentziala bukatzea, horretarako unitateen konpetentzia, egitura, egoera eta ebaluazio irizpideak zehaztuaz.
- Musika jarduera osagarriak zein euskarrien elkartrukea egin ikastolen artean.
- Arloari dagokion koordinazio orokorra egin.
Edukiak:
- EKI proiektuko ikasmaterialgintza diseinua izango da abiapuntu
- Ikastola bakoitzean DBH1. zikloan lantzen den eduki sorta errespetatuz, horien lanketa eredu konpetentzialera ekartzea izango da gakoa.
Metodologia:
Eki ikasmaterialaren ebaluazio diseinua oinarri hartuko du ikastaroak. Elkarrekin ezagutza eraikitzeko mintegiaren formatua izango du saio bakoitzak, teoria eta hari buruzko taldeko hausnarketa uztartuz.
Ebaluazio irizpideak eta adierazleak:
Ikastola bakoitzak konpetentzietan oinarritutako lanketara egiten duen ibilbidea baloratuko da.
Saioetan parte-hartze aktiboa.
Saio bukaeran ebaluazio galdetegia betetzea.
Emaileak:
Ane Muñoa Amas
Amaia Gutierrez Urutxurtu
Amaia Gutierrez Urutxurtu
Hartzaile mota:
DBH1. zikloko musika irakasleak