HITANOA (OINARRIZKO IKASTAROA)

Ikastaro zerrendara itzuliMatrikulatu
Izen emate data: 
Astelehena, 2018, Ekaina 4-tik Ostirala, 2019, Maiatza 31-ra
Hasiera - bukaera data: 
Astelehena, 2018, Iraila 3-tik Igandea, 2019, Ekaina 30-ra
Oharrak: 
Ikastaroaren formatua: 
Ikastaroa
Helburuak: 

Helburu nagusia hitanoaren erabilera jendearen arteko harremanetara eramatea da, eta edozein ikasle hitanoari buruzko ikastaroak emateko gai izatea. Azken batean, hitanoaren irakaskuntzari zaion herra edo beldurra kentzea, irakasleek batere arazorik gabe trebakuntza ikastaro moduan erakuts dezaten.

Helburu zehatza (Oinarrizko maila)

-  Teoria eta erabilera lantzeko ariketak.
-  
Baturako hitanoaren erabilera. Osaketa, ezaugarriak, erabilera-mugak, arazo arruntak, ariketak.
-  Hitanoa eta hikako adizkiak bereiztearen garrantzia.
-  
Hiperhitanoa.

Edukiak: 
  • Hitanoa: hika/neutroa/xuka, harreman motak.
  • Hitanoaren espazioa.
  • Erabilera.
  • Adizki taulak, mugak eta ezaugarriak.
  • Ariketak.
  1. Zer da alokutiboaren hitano modua?
  2. Hitanoaren formak noiz erabili: gizarte harremanak, mugak
  3. Adizkiak hitano eredura nola ekarri
  4. Erabilera akatsak
    1. Esaldi nagusietatik at
    2. Erabilera nahasiak
    3. Lotura mailakoak, menderagailuekin (konpletiboak...)
    4. Adizki-sorkuntza
      • Hiperhitanoa
      • Adizki okerrak
      • Euskalkikeriak
    5. Neskena edo noka/noketa zuzen ez garatua
    6. Duda kasuak
    7. Akats gramatikalak
  5. Erabileran sortzen diren arazoak
    1. Euskaltzaindiak onarturiko eztabadako dizkiat eta hitanoaren ditiat
    2. Duk/dituk eta da/dira adizkien arteko nahasketa
    3. nor bere buruaz ari dela, nola egin hika?
    4. Diat, diagu, ditiat, ditiagu... Baina ditek, ditiztek
    5. Nola konpondu neutralizazioa?
    6. Hika kasu ezohikoak, arraroak
    7. Ahoskapen arazoak
  6. Kasu fosilizatuak
  7. Espresio fosilizatuak
  8. Gomendioak eta proposamenak
Metodologia: 

Azalpen teorikoetan hastapeneko maila, muga morfosintaktikoak, erabilera okerrak eta eredu berriak sortzen dituen arazoak eta zalantzak argituko ditugu. Horretarako, era guztietako testu errealak eskainiko ditugu, teoriari alde praktikoaren osagarria emanez: ikasleek hika jarri beharreko testu arruntak, telebistako gidoiak, nobela pasarteak, artikuluak... Beraz, ikasketari guztiek, gutxienez, 10 bat orrialde ekoitzi beharko dituzte.

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Ikastaro hasierako ebaluazioa izango dugu oinarri abiapuntua zehazteko, eta ikastaro osoan egindako lan praktikoak baliagarri izango zaizkigu ebaluazio jarraitua egiteko.

Hartzaile kopuru minimoa: 
9
Hartzaile kopuru maximoa: 
100
Ikastaro zerrendara itzuli