EUSKALKIEN LANKETA: BIZKAIERA BEREZIKI

Ikastaro zerrendara itzuliMatrikulatu
Izen emate data: 
Astelehena, 2018, Ekaina 4-tik Ostirala, 2019, Maiatza 31-ra
Hasiera - bukaera data: 
Astelehena, 2018, Iraila 3-tik Igandea, 2019, Ekaina 30-ra
Oharrak: 
Ikastaroaren formatua: 
Ikastaroa
Helburuak: 
  • Mendebaleko euskararen ezaugarriak lantzea.
  • Eskualdeko berbetan zuzentasuna eta egokitasuna lantzea.
  • Egunero testu idatziak lantzea (ekoizpen edo barne-itzulpenen bidez).
  • Herriko berbetan dela eta, maisu-maistrei eskoletan sortzen zaizkien arazoei aurre egin baliabideak eskainiz eta irtenbideak emanez.
Edukiak: 
  • Euskalkiak
    • zenbat dira?
    • euskalkien gainean eginiko sailkapenak: L.L. Bonaparte, R.M. Azkue eta K. Zuazo
  • Bizkaiera
    • "bizkaiera" ala "mendebaleko euskara"? Erabilera eremua
    • ezaugarri komunak eta azpieuskalkiak
  • Bizkaieraren ezaugarriak
    • zergatik esaten ditugu esaten ditugunak?
    • bokal harmonia: noiz? zergatik?
    • txistukariak
    • -a mugatzailearen eragina: norberak egiten duena aztertu, eta bestelako sistemak ezagutu
    • soziatiboaren forma
    • hurbiltze adlatiboa
    • aditz partizipioa: zelan darabilgu?
    • aditz-izena
    • nor-nori saileko adizkietan j-ren ebakera
    • erabilera zuzenarekin bat ez datozen egiturak...
  • Gure azpieuskalkia:
    • mugak
    • fonologia: -a mugatzailearen eragina, bokal aldaketa, "i" osteko txistukariak...
    • morfologia: partizipioa, aditz-izenak, deklinabidea, erakusleak...
    • lexikoa
    • joskera
    • herri euskaraz sorturiko testuen aurrean sor daitezkeen zailtasunak aztertu
  • Eskolako eredua
    • batua eta euskalkiaren aurrean izan diren jarrerak
    • batua zer da? zer euskalkia? herri euskara? Noiz darabilgu bata? eta bestea?
    • hiztegia: batua eta euskalkia
    • bakoitzaren erabilera esparrua: eskolarako hainbat proposamen
  • Ahozko bizkaieratik idatzira
    • fonologia: ahozko aldaeretatik idatzira
    • morfologia: aditz-jokoa, deklinabidea, erakusleak,
    • lexikoa: hiztegia, idazkera...
  • Testuen azterketa
    • narrazioa
    • elkarrizketa
    • azalpena
    • argudioa

​Testuetan agerturiko hainbat kontu aztertuko dugu:

  • alderdi fonologikoa
    • fonema bereziak
    • -a mugatzailearen eragina
    • kontsonante elkarketa (lege fonetikoak)
    • berba barruko aldaketa fonetikoak
    • hitz-kateak
  • alderdi morfosintaktikoa
    • deklinabidea
    • galdetzaileak
    • izenordainak
    • determinatzaileak
    • posposizioak
    • indikatiboko orainaldia
    • indikatiboko lehen aldia
    • agintera (zaitez(e), zatoz(e), zoaz(e), eizu(e)(z))
    • aditz partizipioa (aspektua): burutua, ez-burutua, gertakizuna
    • baldintza eta ondorioa
    • agintera
    • ahalera (hipotetikoa)
    • subjuntiboa
  • sintaxia
    • joskera (galdegaia)
    • perpaus elkartuak: batuaren eta bizkaieraren arteko aldeak, lokailurik erabilienak...
    • erabilera zuzenarekin bat ez datozenak
    • herri euskara eta euskara estandarra
Metodologia: 

Lehenengo eta behin kontuan hartu beharko dugu zein irakaslek osatuko duten taldea, euren interesa kontuan hartzea derrigorrezko baldintza izango delako. Beraz, ikastaroa hasi baino lehen hona dakargun programazioak eskaintzen dituen aukeran artean, ikasketariek euren premiak adierazi beharko dizkigute arlo honen inguruan. Taldearen abiapuntua zehazteko ezinbestekoa izango zaigu hainbat alderdi aintzat hartzea: irakaskuntza gauzatzen den ingurune soziolinguistikoa, ikasketarien esperientzia eta jokaera. Hau da, premiak eta errealitatea oinarri hartuta, ikastaroaren programazioa zehaztuko dugu.

Eskolan hamaika testu aztertuko ditugu. Testuaren egiturari erreparatu eta bertan agertzen diren hainbat hizkuntza forma landuko ditugu. Ikasleei behar dituzten tresnen eta baliabideen berri emango diegu. Hasiera batean lanak irakasleak bideratuko ditu; ikastaroak aurrera egin ahala, ordea, ataza askeagoak aurkeztuko dira. Hala, ikasleek dituzten baliabideak erabili beharko dituzte eskatzen zaien testu mota ekoizteko. Testu idatziak sortzen dituztenean irakasleak batu egingo ditu: batzuk irakasleak zuzenduko ditu, besteak ikasleak berak zuzendu beharko ditu, irakasleak emandako oharrak kontuan hartuta.

Hortaz, ikastaroan, ikasketariei testu ereduak emango zaizkie –idatziak eta ahozkoak-, eredu horiek aztertu egingo dira eta gero horien gainean testua ekoitzi beharko dute.

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Ikastaroan zehar egindako lana baloratu eta ebaluatuko da.

Hartzaile kopuru minimoa: 
9
Hartzaile kopuru maximoa: 
100
Ikastaro zerrendara itzuli