IDATZIZKO HIZKUNTZ GAITASUN PRAKTIKOA ON-LINE

Ikastaro zerrendara itzuliMatrikulatu
Izen emate data: 
Astelehena, 2018, Ekaina 4-tik Astelehena, 2019, Apirila 8-ra
Hasiera - bukaera data: 
Asteazkena, 2018, Urria 3-tik Igandea, 2019, Ekaina 30-ra
Oharrak: 
  • Kokapena: norbera bere etxetik.
Ikastaroaren formatua: 
On-line ikastaroa
Helburuak: 
  • Testu idatziak zuzen eta egoki sortzen ikastea.
  • Testu idatziak sortzen trebatzea, eta lan hori errazteko baliabideak eskuratzea.
  • Ikastaldeak aukeratutako testu-erak lantzea. Testu horien ezaugarriak zeintzuk diren jakitea, testuaren egitura ulertzea eta nork bere kasa ikastaroan landutako edozein testu sortzeko gaitasuna lortzea.
Edukiak: 

oinarria

  • Testua
    • egokitasuna, koherentzia, kohesioa, zuzentasuna
  • Testuingurua
    • komunikazioa baldintzatzen duten faktoreak:
    • igorlea - hartzailea
    • esparrua
    • xedea
  • Testua sortzeko prozesua
    • planifikatzea
    • gauzatzea
    • berrikustea

testu-erak

Proposatzen diren edukien artean taldeak aukeratuko du zein landu nahi dituen:

  • Instrukzioa
    • gonbidapena
    • oharrak
    • argibideak
  • Argudioa
    • administrazio idazkiak: erreklamazioak, eskaintzak, eskariak, helegiteak (errekurtsoak)...
    • iritzi-artikuluak
  • Narrazioa
    • ohar pertsonalak
    • aktak
    • eskutitz informalak
    • eskutitz formalak
    • albisteak
    • pasadizoak, ipuinak...
  • Azalpena
    • administrazio idazkiak: erreklamazioak, eskaintzak, eskariak, errekurtsoak...
    • laneko txostenak
    • eskolako apunteak
  • Deskribapena
    • oharrak
    • kontakizunak
    • eskutitz informalak
    • eskutitz formalak

estilo arazoak

  • galdegaia
  • aditza
  • aposizioak
  • perpausa
  • kohesio-mekanismoak
  • juntagailuak
  • lokailuak
  • tipografia
Metodologia: 

Ikastaroa erabat praktikoa izango da, horrela bada, ikasketariari lagundu egingo zaio testua sortzeko prozesuan: ideiak sortzen, eskemak egiten, zirriborroak zuzentzen, testua birformulatzen. Sortze eta idazte prozesuan erabiliko diren estrategiak eta bitarteko pausuak erakutsiko zaizkio ikasketariari.

Testu motak edota sekuentzia testualak, testuaren antolaketa orokorra, konexioa eta kohesioa,... elementu horien inguruko informazioa emango zaio ikasleari, horren gaienean hausnartu eta sortze lanean erabil dezan.

Ikasketariak ordenagailuaren aurrean egin beharko du lan, baina argi utziko zaio horrela lan egitea ez dela bakarka lan egitea. Ikasketariek, tutorearen bidez, aholkulariarekin harremana izateaz gain, komunitate baten partaide sentitu behar dute, nahiz eta talde hori birtuala izan. Hartara, talde lana bultzatu eta ahalbidetu egingo da. Horiek horrela, aholkularia funtsezko elementua da hori guztia dinamizatzeko orduan.

Tutorearen lana ere ezinbestekoa izango da, ikaslearen lanen jarraipen zuzena egingo du, prozedurak argituz eta feedbacka eskainiz, eta ikasketariari bere ikas-prozesuan lagunduko dio; beren helburuak identifikatuz, estrategia eraginkorrak aukeratzen lagunduz, eta bere burua ebaluatzen lagunduz.

Ingurune birtualean lanean ari garelarik, kontuan hartu behar da, tutoretzak ere, parte batean behintzat, birtualak izango direla. Hiru izango dira tutoretza birtualak egiteko erabiliko diren bitartekoak: e-posta, foroa eta txata. Tutoretzez gain, ikastaroak beste hiru osagai izango ditu: ordenagailu bidezko ataza bilduma, ikasketariek haien lanak eta hausnarketak azaltzeko foroa, eta baliabide bankua -prozesuan baliagarri izan daitezkeen baliabide, informazio, eta testuak-.

Ataza bilduman azalduko diren ariketak erabat praktikoak izango dira, hots, ikaslea foroan parte hartzera bultzatuko dute, eta idazmena bilakatuko da komunikazio tresna bakar. Horretaz gain, tutorearekiko harremana etengabea izango da, unean uneko balorazio eta zuzenketak egiteko. 

Amaitzeko, gogoratu nahi da ikasketariari aurrez aurreko saioak ere ziurtatuko zaizkiola, tutorearekin harreman zuzena izan dezan. Hartara, tutoreak aurrez aurreko saioak modu bitan gauzatuko ditu: arazo komunak direnean, taldean bilduko dira, ikasleen arazoei erantzuteko. Bestalde, banan-banakako tutoretzak ere egingo dira, ikastaroaren norabidea zertan den aztertzeko, ikasketariak izan ditzakeen arazo zehatzei erantzuteko eta ahozko testuen lanketa ahalbidetzeko.

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Karpetaren bidez, ikastaroan sorturiko testu guztiak (zirriborroak eta planifikazioak ere bai) erabiliko dira ebaluazioa egiteko; horrela, lehenengo testutik azkenekora antzematen den garapena aztertu ahal izango da.

Hartzaile kopuru minimoa: 
1
Hartzaile kopuru maximoa: 
50
Ikastaro zerrendara itzuli