HIZKUNTZA JARRERAK: TELP-I

Ikastaro zerrendara itzuliMatrikulatu

     

    Izen emate data: 
    Astelehena, 2018, Ekaina 4-tik Ostirala, 2019, Maiatza 31-ra
    Hasiera - bukaera data: 
    Astelehena, 2018, Iraila 3-tik Igandea, 2019, Ekaina 30-ra
    Oharrak: 
    • Matrikulazioa
                Ikastaroa aurretiaz, Mikel Barriosekin lotu behar da (mbarrios@ehi.ikastola.eus).
                Matrikula www.ikastola.eus webgunean egingo da.

    • Kokapena: Ikastolan bertan
    Ikastaroaren formatua: 
    Ikastaroa
    Helburuak: 

    Hizkuntza jokaeraren gaineko gogoeta egitea, asertibitaterako bideak jorratuz. Gatazka prozesuetan ikuspegi sistemikoa erakutsi, pertsonen arteko interakzioan ikuspegi estrategikoa landu, pasadizo eta gertaeretan oinarrituta, intereseko egoerak identifikatu eta parte-hartzea bultzatuz.

    Helburu espezifikoak:

    • Euskaraz egiteari lotutako deserosotasuna murriztea.
    • Hizkuntza jokabide asertiboari esker gusturago egotea.
    • Baliabide gehiago sortzea.
    Edukiak: 

    Mintegia hiru eduki saiotan antolatuta egongo da:

    1. saioa: saio honek hiru lan atal bilduko ditu bere baitan: oinarri teorikoak (hizkuntza jokaerak), ikuspegi estrategikoa (pertsonen arteko interakzioan egoera bakoitzari egokituriko estrategia eta ikuspegia) eta baliabideak (eguneroko gure praktiketan behar ditugun tresnak).

    2. saioa: saio honek berriz, lau lan atal bilduko ditu: aniztasuna, zailtasuna eta progresibitatea (hizkuntza aldaketa emateko helburuen identifikazioa), konbergentzia geruzak, komunikazio asertiboa eta norberaren helburuak zehaztea ( lan praktikoa: norberaren espazio linguistikoa handitzeko hausnarketa egokia egitea eta beharrezko tresnak proposatzea).

    3. saioan ideia nagusiak eta ondorioak bilduko ditugu.

    Metodologia: 

    Tailer honen metodologiari dagokionez, lau ezaugarri dira azpimarratu beharrekoak:

    • Parte-hartzailea. Tailerrera etorriko diren pertsonek beraien esperientzia oinarri hartuta tailerra aberastuko dute. Tailerrean aurrez-aurreko saioetatik kanpo egingo diren ariketez gain, tailerrean bertan azalpenak eta ariketak tartekatuko dira eta hitza partaideek izango dute momenturo.
    • Praktikan oinarritutakoa. Tailerraren oinarrian hainbat kontzeptu soziolinguistiko eta psikologiko aurkitzen diren arren, tailerrera bertaratuko diren partaideen eguneroko esperientzian oinarrituko gara.
    • Egokitua eta malgua.

    ​Saio hauek mintegi modura garatuko dira aldi berean Donostian eta Durangon. Tailer osoan zehar bi dinamizatzaile egongo dira. Bi dinamizatzaile horiek azalpenak emateaz gain, taldeka egiten diren ariketen jarraipena egingo dute eta hartzaile diren pertsonek planteaturiko zalantzak argituko dituzte.

    Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

    Gogobetetze-inkestak bete beharko dituzte programan parte hartu duten guztiek, ikasleek eta hezitzaileek. Inkesta horietatik eratorrita, balorazio orokorra egingo da.

    Hartzaile kopuru minimoa: 
    9
    Hartzaile kopuru maximoa: 
    200
    Ikastaro zerrendara itzuli