HIZKUNTZA JARRERAK: TELP-II

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Astelehena, 2018, Ekaina 4-tik Ostirala, 2019, Maiatza 31-ra
Hasiera - bukaera data: 
Astelehena, 2018, Iraila 3-tik Igandea, 2019, Ekaina 30-ra
Oharrak: 
Ikastaroaren formatua: 
Ikastaroa
Helburuak: 
  1. Ikastaro honen helburua da hizkuntza lidergoa eta eredugarritasuna lantzea. Dagoeneko TELP I egin dutenentzako prestatutako tailerra da, eta TELP I-ean landutako hainbat gaitan sakontzeko aukera eskaini nahi dugu.
  2. Euskaraz egiteari lotutako deserosotasuna murriztea, hizkuntza jokabide asertiboari esker gusturago egotea eta horretarako baliabide gehiago sortzea izanik TELP I-en helburu nagusia, jokabide berriei eusteko errefortzua izan nahi du TELP II-k. Gure ingurunean eragin nahi badugu, ezinbestekoa izango da portaera eredugarri bat izatea, eta eskolan hizkuntza liderrak izatea.
Edukiak: 

Portaerak ikasi egiten ditugu, eta eguneroko jardunak emandako esperientziaren bidez modelatu egiten ditugu. Hizkuntza portaera eredugarri bat izateko ezinbestean ikasketa prozesua nola ematen den ulertu behar dugu, arreta zertan jartzen dugun ulertu eta gure baitan egokitze unean sortzen diren disonantzia eta erresistentziak errekonozitzen ikasi behar ditugu.

Horretarako, imitazio prozesua nola ematen den ikasiko dugu eta behaketa bidezko ikasketa eta ikasketa sozialaz arituko gara, prozesuan parte hartzen duten faktoreak ulertuz. Modu horretan euskal hiztunen aurrean portaera eredugarri bat eraiki ahal izango dugu. Arreta, erretentzioa, errepikatzea eta motibazioa prozesu kognitiboak landuko ditugu.

Ikasketa prozesu honetan, hala ere, egokitze fasean hainbat disonantzia eta erresistentzia izaten ditugu, eta garrantzitsua iruditu zaigu nola sortzen diren eta nola identifika daitezkeen aztertzea. Aldaketarako baliabideak behar ditugu eta disonantzia eta erresistentzia hauek gainditu egin behar ditugu epe luzera begira hizkuntza portaera eredugarri bati eutsi ahal izateko.

Eredugarritasunak, baina, lidergo batera eraman gaitzake, eta lidergoa tresna oso baliagarria izan daiteke gizartean/eskolan eragin ahal izateko. Lidergo mota desberdinen gainean hitz egingo dugu, eta beren ezaugarriak ezagutuko ditugu. Tailer honetan, hala ere, lider eraldatzaile edo garatzailea izateko kontuan hartu beharrekoez arituko gara gehiago.

Lider eraldatzailearen eragina desberdina izan daiteke lekukoa bada, aginte organoan badago edo berezko lidergoa badu. Modu estrategikoan batzuk eta besteak oso lagungarriak izango dira inguruan portaera berriak modu erakargarrian transmititzeko eta eskolak balia ditzakeela uste dugu. Edozein modutan, ikuspegi estrategiko argia izan beharko dute guztiek, eta elkarlana lagungarria izango da.

Euskaraz hitz egitean bizi ditugun deserosotasunez gainditzeaz gain, tailer honen bidez urrats bat harago joan nahi izan dugu, eta gure portaera finkatzeaz gain, inguruan eragiten duguna modu eredugarri batean egiten ikasiko dugu. Gure burua indartuko dugu, eta hizkuntza liderrak izateko eman beharreko urratsak barneratzen saiatuko gara.

Metodologia: 

Tailer honen metodologiari dagokionez, lau ezaugarri dira azpimarratu beharrekoak:

  1. Parte-hartzailea. Tailerrera etorriko diren pertsonek beraien esperientzia oinarri hartuta tailerra aberastuko dute. Tailerrean aurrez-aurreko saioetatik kanpo egingo diren ariketez gain, tailerrean bertan azalpenak eta ariketak tartekatuko dira eta hitza partaideek izango dute momenturo.
  2. Praktikan oinarritutakoa. Tailerraren oinarrian hainbat kontzeptu soziolinguistiko eta psikologiko aurkitzen diren arren, tailerrera bertaratuko diren partaideen eguneroko esperientzian oinarrituko gara.
  3. Egokitua.
  4. Malgua.
Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Gogobetetze-inkestak bete beharko dituzte programan parte hartu duten guztiek, ikasleek eta hezitzaileek. Inkesta horietatik eratorrita, balorazio orokorra egingo da.

Ikastaro zerrendara itzuli