ETM (ESATETIK EGITERA)

Ikastaro zerrendara itzuliMatrikulatu

 

 

Izen emate data: 
Astelehena, 2018, Ekaina 4-tik Ostirala, 2019, Maiatza 31-ra
Hasiera - bukaera data: 
Astelehena, 2018, Iraila 3-tik Igandea, 2019, Ekaina 30-ra
Oharrak: 
  • Matrikulazioa
                Ikastaroa aurretiaz, Mikel Barriosekin lotu behar da (mbarrios@ehi.ikastola.eus).
                Matrikula www.ikastola.eus webgunean egingo da.

  • Kokapena: Ikastolan bertan.
Ikastaroaren formatua: 
Ikastaroa
Helburuak: 

Motibazioa eta jarrera aldaketak lantzea helburu duen ETM ikastaro hau, TELP ikastaroa egin aurretik, askori egitea komeniko litzaiokeen ikastaroa da.

Helburu nagusi hauek lortu nahi dira:

  • Orokorrean euskarari buruz eta zehazki euskararen egoeran eragiten duten hainbat faktoreri buruz hitz egiten hastea.
  • Euskararen erabileran eragiten duten faktoreei buruzko formazioa hartzeaz gain, nork bere iritzi eta usteak azaltzea, pentsamendua garatzea.
  • Euskarari buruzko pentsamendua landuz, esatetik egitera jauzi egiteko prestatzea.
  • Taldean adostutako helburu nagusiari erantzuteko ideiak zerrendatu eta egokienak aukeratzea, aurrera begira eman beharreko pausoak irudikatzeko.

Saio hauen helburua edozein mailatan euskara erabilerara jauzi egiteko kontzientzia hartu eta prestatzea da. Konkretuki eragin nahi den esparru horretako adibide eta hausnarketak erabiliko ditugu.

Zer da tailerrak eskaintzen duena?

-  Gizakiok ez ditugu jarrera eta portaerak besterik gabe aldatzen. Gainera, aldatzea kosta egiten da.
-   Irtenbiderik egokiena, jarrera gure kasa aldatzea dela uste dugu, kognizioa, pentsamendua garatuz.
-  Tailer honetan, hainbat saioren bidez, denbora pixka bat hartzen da pentsatzeko eta euskararen gainean hitz egiteko. Hainbat adituk dioten bezala, kognizioan edo pentsamenduan eraginez gero, jarrera aldatu daiteke, euskararen auzia barneratuz.

Edukiak: 
   

HELBURUA, EDUKIAK

METODOLOGIA, MATERIALAK

1. eguna
(saio bien artean ordu erdiko atsedena aurreikusten da)
1.saioa ZER IKUSI, HURA IKASI
  •  Hizkuntzen nolakotasunaz, estereotipoez hiz egiteko saioa.
  • Munduko hizkuntzen inguruan hausnartzeko saioa.

  Saioetako metodologia:

  • Oso dinamikoa, apurtzailea eta ezberdina izango da.
  • Norberaren hausnarketan oinarrituta.
  • Egoerara egokitutako bilera formatua.
  • Otordutxoa.

  Erabilitako diren materialak:

  • Irudia
  • Jokoak
  • Grabaketak
  • Bideoak
  • Argazkiak
  • Abestiak...
2. saioa ZEIN GOGOZA DEN!
  • Pausoak ematea ezinbesteko baldintza dela konturatzea (adierazi baino gehiago).
  • Ohiturak aldatzea zaila dela jakin arren, alda daitezkeela jabetzeko balio du saio honek, besteak beste.
2. eguna 3. saioa ...NOLA EGIN DEZAKET?
  • Gatazka irtenbidearen gakoa dela konturatzeko saioa.
  • Oro har, gatzaken eta eskubideen inguruko saioa, baina, batez ere, irtenbideak topatzeko saioa.
4. saioa PENTSATU, PENTSATU!
  • Hizkuntzen ordezkapena eta berreskurapena nola gerta litekeen ikustea eta aurrera begirako ondorio batzuk ateratzea.
  • Ondorio nagusi hori(ek) eta askatu nahi d(it)ugun korapiloa(k) izango d(ir)a 5. saioan askatzen saiatuko garena(k).
3. eguna 5. saioa ETA... EGINGO BAGENU?
  • Ondorioa(k) abiapuntu gisa hartuta, aurrera egiteko ideia mordoa jaso eta bidea egiteko baliagarrienak izan litezkeenak aukeratu.
  • Azken gogoeta egin: aurreko asteetan egindakoaz eta aurrera begirakoez.
Hartzaile mota: 
Hartzaileek euskaraz komunikatzeko gai izan beharko dute, eta talde naturalak izatea hobetsiko da. Hausnarketa saio hauetan parte hartzeko, aurreko baldintzez gain, gogoa eta ideiak partekatzeko nahia besterik ez da behar.
Hartzaile kopuru minimoa: 
9
Hartzaile kopuru maximoa: 
200
Ikastaro zerrendara itzuli