HIZKUNTZA(K) ETA ETORKINAK: ETORKINEN JATORRIZKO HIZKUNTZA(K) ETA HIPI-EN PAPERA

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Astelehena, 2018, Ekaina 4-tik Ostirala, 2019, Maiatza 31-ra
Hasiera - bukaera data: 
Astelehena, 2018, Iraila 3-tik Igandea, 2019, Ekaina 30-ra
Oharrak: 
Ikastaroaren formatua: 
Ikastaroa
Helburuak: 

Hizkuntza indartzeko irakasleen (HIPI) egitekoak eta funtzioak lantzea da ikastaro honen helburu nagusia. Ikasle etorkinen hizkuntza premiak, interesak, bizipenak, kultura eta hizkuntza bera hartu beharko dira kontuan hezkuntza-programa diseinatzerakoan, haur hauek ahalmen eta gaitasun guztiak garatu ahal ditzaten. Beraz, curriculuma egokitu eta aberastu egin beharko da guzti horri eraginkortasunez erantzuteko.

Hizkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak izango dira, segur aski, atzerritik etorri diren haurrak. Horrek esan nahi du, haur bakoitzari bere esku-hartze plana egin beharko zaiola, bakoitzaren jatorria eta egoera ezberdina izango delako. Horren ondorioz, gainera, hizkuntza indartzeko gelako programazio egokitua egin beharko da.

HIPIen funtzioak aztertuko dira eta landuko dira, baina gainerako irakasleekin (tutorearekin, adibidez) egin beharreko koordinazio lanez ere hitz egingo da ikastaroan. Koordinazio horrek antolatua izan behar du, emaitza onak eman ditzan. Ikaslearen hizkuntza premiak aztertu eta bideratuko ditu HIPIak, baina haur horrek izango duen hezkuntza -programa orokorraren barnean sartuta egongo denez, hala beharrez, gainerako irakasleekin koordinazio antolatua egitea garrantzitsua da.

Koordinazio horretan, haur etorkin horren jarraipena egingo da, ebaluatu ere egingo da, jarritako helburuen betetze maila aztertuz eta hala badagokio, ekintza zuzentzaileak programatuz.

Hezkuntza prozesuan kulturartekotasunaren ikuspegia zehar-lerro gisa sartzearen inguruan ere hausnartuko da ikastaro honetan. Aurreko ikastaroko azalpenetan jaso ditugun ideiak hemen ere berreskuratuko ditugu, beti ere HIPIen ikuspegira ekarrita: identitatearen inguruko hausnarketa, hizkuntzei funtzioak ematearena, kulturartekotasuna nola txertatu…

Edukiak Ikastaro honen bitartez, honako eduki hau landuko dute irakasleek:

  • Esku-hartze planean hizkuntzaren gaia nola txertatu
  • Hizkuntza indartzeko programazio egokitua
  • HIPIek izan beharreko papera etorkinen eskolako harrera/integrazioan
  • Gainerako irakasleekin izan beharreko koordinazioa
  • Kulturartekotasuna eta identitatea landu, hizkuntza ardatz hartuta
Ikastaro zerrendara itzuli