KULTURA IKUSPEGI ZABALETIK EUSKAL KULTURARA: HASTAPENA

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Astelehena, 2018, Ekaina 4-tik Ostirala, 2019, Maiatza 31-ra
Hasiera - bukaera data: 
Astelehena, 2018, Iraila 3-tik Igandea, 2019, Ekaina 30-ra
Oharrak: 
  • Matrikulazioa:
              Ikastaroa aurretiaz, Mikel Barriosekin lotu behar da (mbarrios@ehi.ikastola.eus).
              Matrikula www.ikastola.eus webgunean egingo da.
  • Kokapena: ikastolan bertan. 
Ikastaroaren formatua: 
Ikastaroa
Helburuak: 

Nola definitzen dugu kultura? Zeintzuk dira euskal kulturaren berezitasunak? Gure txikitasunetik zer eskaini diezaiokegu munduari? Nola landu euskal kultura gelan?

Ikastaro honen helburua, ikastoletan landu beharreko gutxienekoak definitzeaz gain, eguneroko lanean baliagarria egingo zaien materiala sortzea da, saioetan zehar landuko diren edukiak kontuan hartuz.

Edukiak: 

Kultura unibertso sakona da, bere baitan gai ugari biltzen dituena eta etengabe berritzen doana. Guk hemen proposatzen dugun ikastaro hau, izan ere, hastapena da, Kultura eta euskal kulturari buruzko oinarrizko gaiak landuko dituena. Hauek dira lehen hurbilpen honetarako proposatzen ditugun gaiak:

  • Kultura motak.
    • Herri kultura.
    • Masa kultura.
  • Euskal kulturaren elementuak eta balioak.
    • Transmisioa: hizkuntza, identitatea, komunitatea.
    • Garapena: heziketa, kontzientzia, eraldaketa.
    • Parte hartzea: sortzaileak, herritarrak, bideratzaileak.
    • Zeharkakoak: generoa, berrikuntza, kulturartekotasuna.
  • Euskara eta euskal kulturaren historia soziala.
    • Kultura idatzia: literatura.
    • Ahozko kultura: pastorala, maskarada, antzerkia, atsotitzak, bertsolaritza
    • Kulturaren loraldia. XIX. mendea.
  • Euskal kulturaren elementu gakoa: euskara.
    • “Euskal” adjektiboaren adiera desberdinak.
    • Soziolinguistika ikuspuntua.
    • Hizkuntza ekologiatik kultura ekologiara.
    • Euskararen kultura-transmisioaren funtzioa.
  • Sormena: euskal kultura esparruka.
    • “Euskal” adjektiboaren adiera desberdinak.
    • Soziolinguistika ikuspuntua.
    • Hizkuntza ekologiatik kultura ekologiara.
    • Euskararen kultura-transmisioaren funtzioa.
  • Euskal kultura ikastetxeetan eta gure gelatan. Gogoeta eta praktika onak.
  • Ikastetxeetan landu beharreko gutxienekoak.
    • Euskal kultura eta kulturartekotasuna.
    • Euskal kulturako elementuen transmisioa.
    • Euskal Herriko hainbat esperientzien lanketa.
    • Ikasgelan sormena sustatu.

Saioak, helburuak eta edukiak

  1. saioa 2. saioa 3. saioa
 Helburuak
  • Zein kultura zaletasun ditugun konpartitu hurrengo saioetan erabilgarri izateko.
  • Kulturak gure baitan duen garrantziaz jabetu.
  • Kultura zer den eta gugan nolako eragina duen jabetu.
  • Euskal kulturaren elementu gakoak barneratzea.
  • Euskal kulturaren bilakaera ezagutzea.
  • Euskal kultur produkzioa ezagutzea.
  • Gure ikastetxeetan eta gure geletan euskal kulturaren ikuspegitik egiten duguna aztertzea.
  • Baliagarriak diren esperientzia onak ezagutzea.
  • Edukiak, ikasgeletara eramateko moduan prestatzea.
 Edukia
  • Kulturari buruzko adiera kontzeptualak.
  • Kulturako elementu eta balioak landu.
  • Kultura motak: herri kultura, masa kultura,…
  • Euskal kulturaren elementuak.
  • Euskara eta euskal kulturaren historia soziala.
  • Sormena: Euskal kultura esparruka.
  • Euskal kultura ikastetxeetan eta gure geletan. Gogoeta eta praktika onak.
  • Euskal kulturako jardueren programazioa.
  • Ikastetxeetan landu beharreko gutxienekoak.
 Metodologia
  • Azalpen teorikoetan sakondu.
  • Ariketa parte-hartzaileak erabili.
  • Gogoeta.
  • Azalpen teorikoetan sakondu.
  • Ariketa parte-hartzaileak erabili.
  • Gogoeta.
  • Praktika onak.
  • Aplikaziorako bitartekoak.
 Iraupena 3 ordu 3,5 ordu 3,5 ordu
Ikastaro zerrendara itzuli