FRANTSES ARLOA EREDU KONPETENTZIALEAN LANTZEN. JARRAIPENA
Ikastaro zerrendara itzuli
Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data:
Astelehena, 2018, Uztaila 2-tik Asteartea, 2018, Iraila 11-ra
Iraupena:
25 ordu
Oharrak:
Mintegi honetan lortzen diren emaitzak, bere kasuan, frantseseko irakasle ororekin partekatzeko aukera eskainiko da.
Ikastaroaren formatua:
Mintegia
Tokia:
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak:
- Frantsesa eredu konpetentzialean lantzeko urratsak ematen jarraitu (irakasleen arteko lanketa abiapuntu).
- EKI ereduaren barruan egindako berrikuntzak aurkeztu.
- DBH 3 eta 4. mailako unitateen ebaluazio konpetentziala prestatu, horretarako unitateen konpetentzia, egitura, egoera eta ebaluazio irizpideak zehaztuz.
- Arloari dagokion koordinazio orokorra egin.
Edukiak:
- EKI proiektuko ikasmaterialgintza diseinua izango da abiapuntu
- Ikastola bakoitzean DBH 2. zikloan lantzen den eduki sorta errespetatuz, horien lanketa eredu konpetentzialera ekartzea izango da gakoa.
Metodologia:
Eki ikasmaterialaren ebaluazio diseinua oinarri hartuko du ikastaroak. Elkarrekin ezagutza eraikitzeko mintegiaren formatua izango du saio bakoitzak, teoria eta hari buruzko taldeko hausnarketa uztartuz.
Ebaluazio irizpideak eta adierazleak:
Ikastola bakoitzak Konpetentzietan oinarritutako lanketara egiten duen ibilbidea baloratuko da.
Saioetan parte-hartze aktiboa.
Saio bukaeran ebaluazio galdetegia betetzea.
Emaileak:
Phil Ball
Leire Lekuona Azpiazu
Leire Lekuona Azpiazu
Hartzaile mota:
DBH 1.eta2. zikloetako frantses irakasleak