BATXILERGOKO ETA LANBIDE HEZIKETAKO PRAKTIKA ONEN JARDUNALDIA

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Osteguna, 2019, Martxoa 21-tik Astelehena, 2019, Apirila 8-ra
Saioak: 
2019/04/10 (Asteazkena) 09:00-tik 14:00-ra
Iraupena: 
5 ordu
Oharrak: 

Saioak bi zati izango ditu: lehena komuna izango da Batxilergoa eta Lanbide Heziketarako, bigarrenean etapa bakoitzak bere lanketa izango du.

-Batxilergoa eta Lanbide Heziketa 9:00-10:30

  • Saioaren aurkezpena
  • Batxilergoko markoa
  • Aurkezpen orokorra

-Batxilergoa 10:30-14:00

  • EHIk diseinatutako erronken aurkezpen orokorra
  • Ikasleen erronken komunikazioak 3 gunetan (giza- eta gizarte-zientziak; zientziak eta ikasgai orokorrak)
  • Ondorioak eta etorkizunerako ildoak

-Lanbide Heziketa 10:30-14:00

  • Erdi mailako zikloak eta erronkak
  • Espazioen antolaketa Lanbide Heziketan
  • Ondorioak eta etorkizunerako ildoak
Ikastaroaren formatua: 
Saio bakarra
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak: 

-Erronken urrats bakoitzean irakaslearen rolaren ezaugarriak ezagutzea eta gogoeta egitea

-Batxilergoan ikastola ezberdinek eta Ikastolen Elkarteak diseinatu eta gelaratutako erronken ezagutzea eta partekatzea

-Batxilergoko markoaren testuingurua eta etorkizunerako ildoak ezagutzea

-Lanbide Heziketan espazio antolaketaren erdi mailako zikloak erronka bidezko metodologien inguruko gogoeta egitea

Edukiak: 

-Irakaslearen rolak

-Erronken diseinua eta gelaratzea Batxilergoan

-Espazioen antolaketa Lanbide Heziketan

-Erronkak Lanbide Heziketako erdi mailako zikloetan

Metodologia: 

Jardunaldiak bi atal nagusi izango ditu. Lehenengo atalean, saio orokorrak burutuko dira bi etapetako hartzaileei zuzenduta. Bigarren atalean, alde batetik, Batxilergoko erronkak aurkeztuko dira, EHIk eta ikastolek diseinatutakoak. Bestetik, Lanbide Heziketan   erdi mailako zikloetan erronka bidez metodologien eta espazioen antolaketaren inguruko gogoeta egingo dira.

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

-Saioan egondako parte hartze aktiboa

-Saio bukaeran ebaluazio galdetegia betetzea

Emaileak: 
Manu Aurrekoetxea Olabarri
Ana Monge Arozena
Mikel Errazkin Agirrezabala
Hartzaile mota: 
Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasleak eta arduradunak
Ikastaro zerrendara itzuli