DIZIPLINARTEKOTASUNA: IKASTOLEN EKIMENEN JARRAIPENA ETA KOORDINAZIOA
- Iraupena
Ikasturte osoan zehar
- Saioak
Hiru bat saio aurreikusten dira ikastoletan egiten dena bildu eta aholkatzekoeta bilera bat/bi partehartzen duten ikastolen koordinaziorako
- Oharrak
Talde mugatua izango da.
Bertan partehartzeko ezinbestekoa da aurreko urtetan ikastolan diziplinarteko egoerak egin eta gelaratu izana.
- Ikastaroaren formatua :
Presentziala ikastoletan
-Ikastola bakoitzean diziplinartekotasuna dela eta, egiten ari denaren ezagutza jaso eta jarraipena egitea
-Diziplinarteko egoeren jarraipena egin eta eskatuko balitz horien egokitzapena, berriak egiten laguntzea.
-Diziplinartekotasun egoerak egiten ari diren Ikastolen arteko kontrastea eta informazioa partekatzea bideratzea
-Ikastola guztietara orokortzeko eredu edo adibideak biltzea
-Diziplinarteko egoerak lantzeko aukera ezberdinak
-Diziplinarteko egoeren ezaugarriak
-Diziplinarteko egoerak gelaratzeko antolaketa
-Diziplinarteko egoeren ebaluazioa
Ikastola bakoitzean egiten denaren berri jasoko da bilera eta behaketen bidez. Ondoren prestatuta dituzten egoerak hobetzeko, borobiltzeko behar duten tutorizazio eta laguntza eskainiko zaie. Jasotako egoerak beste ikastolen eskura jartzeko baliabideak prestatuko dira.
-Proposatutako jarduerak praktikara eramatea eta haien balorazioa egitea.
-Saioetan parte-hartze aktiboa.
-Saio bukaeran ebaluazio galdetegia betetzea.
Inma Muñoa Barredo
Erramun Martiarena Sarasola