DIZIPLINARTEKOTASUNA: IKASTOLEN EKIMENEN JARRAIPENA ETA AHOLKULARITZA

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Osteguna, 2019, Ekaina 27-tik Ostirala, 2019, Iraila 20-ra
Hasiera - bukaera data: 
Astelehena, 2020, Ekaina 22
Ikastolen Etxea
Oharrak: 

 

  • Iraupena

Ikasturte osoan zehar

  • Saioak

 Hiru bat saio ikastolan bertan egiten dena biltzeko eta hobekuntzak proposatzeko.

 Saio bat edo bi ikastola parte-hartzaileekin denon arteko koordinaziorako.

  • Oharrak

      Talde mugatua izango da. 

Bertan parte-hartzeko ezinbestekoa da aurreko urtetan ikastolan diziplinarteko egoerak egin eta gelaratu izana edo ikasturte honetarako diziplinarteko egoerak sortu eta gelaratzeko egitasmoa izatea. 

Era berean, EHIKO DBH-DIZIPLINARTEKO EREDUAREN AURKEZPENA mintegian parte hartzea aholkatzen da. 

  • Ikastaroaren formatua :  

       Presentziala ikastoletan

Ikastaroaren formatua: 
Mintegia
Helburuak: 
  • Ikastoletako diziplinarteko egoerak emandako eredura hurbiltzeko urratsak ematea.  

  • Ikastoletan egoeren sorkuntzan dituzten zalantzetan aholkularitza zuzena eskaintzea. 

  • Ikastola bakoitzean diziplinartekotasuna dela eta, egiten ari denaren jarraipena egitea 

-    Diziplinartekotasun egoerak egiten ari diren Ikastolen arteko kontrastea eta informazioa partekatzea bideratzea

           - Ikastola guztietara orokortzeko eredu edo adibideak biltzea

 
Edukiak: 

-Diziplinarteko egoerak lantzeko aukera ezberdinak

-Diziplinarteko egoeren ezaugarriak

-Diziplinarteko egoerak gelaratzeko antolaketa

-Diziplinarteko egoeren ebaluazioa

Metodologia: 

Ikastola bakoitzean egiten denaren berri jasoko da bilera eta behaketen bidez. Ondoren prestatuta dituzten egoerak hobetzeko, borobiltzeko behar duten tutorizazio eta laguntza eskainiko zaie. Jasotako egoerak beste ikastolen eskura jartzeko baliabideak prestatuko dira.

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

-Proposatutako jarduerak praktikara eramatea eta haien balorazioa egitea.

-Saioetan parte-hartze aktiboa.

-Saio bukaeran ebaluazio galdetegia betetzea.

 

Emaileak: 
Harri Beobide Egaña
Maider Ortega Estankona
Hartzaile mota: 
Diziplinarteko egoera eta proiektuak egiten dituzten ikastoletako irakasle inplikatuak.
Ikastaro zerrendara itzuli