HIKEA (Hizkuntzaren Ikuspegia Eguneratzen eta Aplikatzen)

Ikastaro zerrendara itzuliMatrikulatu
Izen emate data: 
Ostirala, 2019, Ekaina 14-tik Larunbata, 2019, Iraila 21-ra
Hasiera - bukaera data: 
Astelehena, 2019, Iraila 2-tik Asteazkena, 2019, Abendua 18-ra
Ikastaroaren formatua: 
Ikastaroa
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak: 

 

HIKEA

HIZKUNTZAREN IKUSPEGIA EGUNERATZEN ETA APLIKATZEN

IRTEERA-PROFILA, KONPETENTZIA, EBALUAZIOA, IKASKUNTZAREN DISEINU
UNIBERTSALAREN GAKOAK, ARAZO-EGOERAK ETA ERRONKAK,
GRAMATIKA KOMUNIKATIBOA ETA ESTRATEGIKOA
EKINTZA KOMUNIKATIBOAREN BAITAN

 

Edukiak: 

LEHEN ATALA:

  • ALDERDI OROKORRA. KOMUNIKATZEN IKASI KONPETENTZIAREN OINARRIAZ JABETZEA
    • ETAPA-AMAIERAKO IRTEERA-PROFILA ZEHAZTEA ETA IKUSPEGIAK ETA EBALUAZIO-IRIZPIDEAK BATERATZEA
      • Ekintza Komunikatiboaren osagaiak ezagutzea eta edozein arlotan antzematen ikastea, bai eta nork bere arloan identifikatzea ere.
      • Hizkuntzaren zeharkako konpetentziaren ikuspegia, hizkuntza arloan ez ezik, gainontzeko arloetan ere.
      • Etapa amaierako irteera-profilean zehaztuta ditugun gaitasun-mailak ezagutzea: B2 maila (DBH-4), eta C1 maila (Batxilergoa).
      • Maila bakoitzeko ebaluazio-irizpideak ezagutzea eta bateratzea.
  • ALDERDI ESPEZIFIKOA. KOMUNIKATZEN IKASI KONPETENTZIAREN OINARRIA APLIKATZEA
    • ARLO BAKOITZEAN, DIZIPLINARTEKO EGOERETAN ETA ERRONKETAN HIZKUNTZA KONPETENTZIAREN TRATAERA AZTERTZEA, HOBETZEA ETA EBALUATZEA
      • Erronkak, diziplinarteko egoerak edota arazo-egoerak aztertu, eta hobetzeko (argitzeko) proposamenak egin
      • Ekintza komunikatiboak ebaluatzeko proposamen bat egitea. (Taldeko lana eta bakarkakoa bereizi, uztartu edo pisu portzentualak erabakiz).

BIGARREN ATALA: ULERGARRITASUNA, KOMUNIKAGARRITASUNA ETA IKASKUNTZAREN DISEINU UNIBERTSALAREN GAKOAK APLIKATZEN IKASTEA.

  • Ulergarritasuna, komunikagarritasuna IDUaren ikuspegia aintzat hartzea eta eguneroko jardueretan egokiak diren baloratzen ikastea.
  • Komunikagarritasun-parametroak nola hobetu daitezkeen ikastea eta aplikatzen ikastea.

HIRUGARREN ATALA: TESTU-ARKITEKTURA ETA GRAMATIKA EKINTZA KOMUNIKATIBOAREN BAITAN. IKASLEEI FEEDBACK ESANGURATSUA EMATEN

  • ALDAMIOAREN AZPIEGITURA ULERTZEN ETA ERAIKITZEN: Nork bere arloan aplikatzen ikastea.
  • ALDAMIOA ERAIKITZEN, HELBURUEN ZERBITZURA: Nork bere arloan aplikatzen ikastea.
  • TESTUALIZATZE-MEKANISMOEN ERABILERA ESTRATEGIKOA: Nork bere arloan aplikatzen ikastea.
  • ADIERAZPENAREN ARDURA ENUNTZIATIBOA ETA ESTRATEGIAK: Nork bere arloan aplikatzen ikastea.
  • EZAGUTZAREN ADIERAZPENA ETA ELKARREKIN BIZI KONPETENTZIA: Nork bere arloan aplikatzen ikastea.
Metodologia: 

Lehen atala:

• Alderdi orokorra: marko teorikoaren azalpena eta lanketa (talde kooperatiboetan)
• Alderdi espezifikoa: markoan ikasitakoaren kasuan kasuko aplikazioa eta bateratzea

Bigarren atala:

• Marko teorikoaren azalpena eta lanketa (talde kooperatiboetan)

Hirugarren atala:

• Marko teorikoaren azalpena eta lanketa (talde kooperatiboetan)
• Norbanakoaren lanketa Moodle plataforman.
• Atal guztietako lanketak irakaslearen feedback-a izango du
• Materiala: partaideek egunerokoan darabilten testua

Formatua, egutegia eta ordutegia

Lehen eta Bigarren atalak:

● Iraileko 1. astean: irailak 3, 4 eta 5
● Aurrez aurre, 9:00etatik 13:30era

Hirugarren atala:

● Zenbait alderdi on-line
● Aurrez aurre, 14:30 - 17:30, 4 saio: irailak 24, urriak 15, azaroak 19 eta abenduak 17.

 

Hartzaile kopuru minimoa: 
2
Hartzaile kopuru maximoa: 
20
Ikastaro zerrendara itzuli