IKASTOLAKO HIZKUNTZA PROIEKTUA DISEINATZEKO MINTEGIA (NAFARROA)

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Astelehena, 2019, Iraila 2-tik Ostirala, 2020, Maiatza 29-ra
Saioak: 
2019/10/30 (Asteazkena) 16:00-tik 18:00-ra
2020/01/29 (Asteazkena) 16:00-tik 18:00-ra
2020/04/01 (Asteazkena) 16:00-tik 18:00-ra
2020/06/03 (Asteazkena) 16:00-tik 18:00-ra
Iraupena: 
8 ordu
Oharrak: 

Urriaren 30eta apirilaren 8ko saioak ONLINE izango dira. Maiatzaren 20ko saioa on line.

Ikastaroaren formatua: 
Mixtoa (presentziala+online)
Tokia: 
NIE-Nafarroako Ikastolen Elkartea
Helburuak: 
  • Ikastolako hezkuntza-eragile guztiekin Ikastolen Hizkuntz Proeiktuaren erreferentzia-markoaren gaineko hausnarketa egiteko prestakuntza teorikoa eskaintzea.
  • Ikastolako hezkuntza eragile guztiekin Ikastolen Hizkuntz Proeiktuaren erreferentzia-markoaren gaineko hausnarketa egiteko kronograma proposatzea eta adostea.
  • Hizkuntzen erabilera eta trataeraren inguruko diagnosia egiteko baliabideak aurkeztea.
  • Hizkuntzen erabilera eta trataeraren inguruko diagnosia egiteko kronograma proposatzea eta adostea.
  • Daignosaren emaitzak ezaguturik, eremu bakoitzeko indarguneak, ahuleziak eta beharrak ateratzeko baliabideak aurkeztea.
  • Ikastola bakoitzean eremu bakoitzeko indarguneak, ahuleziak eta beharrak ateratzeko kronograma proposatzea eta adostea (helburua: ikastola guztietan denbora tarte berean egitea, martxoaren amaierarako).
  • Diagnosiaren emaitzetatik ikastola bakoitzean ateratako ondorioak ezagutaraztea.
  • Hurrengo ikasturtean Hizkuntz Proiektua idazterako orduan ikastola bakoitzean kontuan izan beharreko elementuak ezagutaraztea.
  • Nafarroako ikastolen argazki orokorra denon artean egitea, beraien arteko antzekotasunak eta ezberdintasunak identifikatuz.
  • Hurrengo ikasturteari begira jartzea. Hizkuntza Proiektuaren idazketarako kronograma proposatzea eta adostea.
Edukiak: 
  • Ikastolen Hizkuntz Proeiktuaren erreferentzia - markoa.
  • Hizkuntzen erabilera eta trataeraren inguruko diagnosia egiteko baliabideak.
  • Eremu bakoitzeko indarguneak, ahuleziak eta beharrak ateratzeko baliabideak.
  • Ikastole bakoitzak idatziko duen Hizkuntza Proiektua jasotzeko dokumentu digitala.
Metodologia: 
  • Saio presentzialak eta on line tartekatuko dira.
Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 
  • Mintegian asistentzia eta parte hartze aktiboa kontuan hartuko dira.
Emaileak: 
Unai Arellano Lakabe
Hartzaile mota: 
Ikastoletako zuzendariak eta Hizkuntza Proiektuko arduradunak
Ikastaro zerrendara itzuli