Irakasleentzat INGELESA eta FRANTSESA ikasteko ikastaroa

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Asteartea, 2019, Azaroa 19-tik Astelehena, 2019, Abendua 2-ra
Hasiera - bukaera data: 
Igandea, 2019, Abendua 1-tik Igandea, 2020, Maiatza 31-ra
Oharrak: 

MondragonLinguak eskainiko ditu formazioak 

Ikastaroaren formatua: 
On-line ikastaroa
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak: 
  • Ingeles eta hizkuntzetan trebatu
  • Ikasle bakoitzaren helburuak lortzeko pausuak eman
  • Modu dinamikoan ingelesa edo frantsesa ikasi
Edukiak: 
  • Ikastaroa hasi aurretik ikasleei mailaketa proba egingo zaio, honela helburu errealak finkatu ahal izango dira.
  • Ez da ezer instalatu behar, interneteko konexioarekin nahikoa da
  • Astean bi orduko dedikazioak aurrera pausuak bermatzen ditu
  • Tutoretzak pertsonalizatuak dira, hilabetean 20 minututakoak eta tutoreak eskatuko du ordua ikaslearekin harremanetan jarriz
  • Mintza praktikak gela birtualaren bitartez burutzen dira, astean bi saio 60 minutukoa bakoitzak; hauek taldean egin daitezke, gehienez 4 kidez osatutako taldearekin
  • Bideokonferentziaren helburua, ikasitakoa praktikan jartzea da, Ikaslearen atariaren bidez jartzen da martxan.
Metodologia: 

On line ikastaroak eskaintzen dituen abantailak:

  • Guztiz neurrira egindako ikastaroak, helburuak eta epeak argi zehaztuz
  • Ordutegi malgutasuna: 24 ordu x 7 egun
  • Ikasleak formakuntzako ikasketa orduak gehitu ditzake ikastaroaren kostua handitu gabe
  • Saioetan parte-hartze aktiboa
  • Etengabeko ebaluazioa
  • Material osagarriaren ezagutza
Emaileak: 
Begoña Garcia Muniozguren
Beñat Azurmendi Aguirre
Hartzaile mota: 
ikastoletako irakasleak
Ikastaro zerrendara itzuli