HIKEA (Hizkuntzaren Ikuspegia Eguneratzen eta Aplikatzen)

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Asteazkena, 2020, Ekaina 10-tik Astelehena, 2020, Abuztua 31-ra
Hasiera - bukaera data: 
Asteartea, 2020, Iraila 1-tik Igandea, 2020, Abendua 20-ra
Oharrak: 

HIKEA20-21 aurkezpena.pdf

Iazko formazioaren bideo-entresaka laburrak: Hikea-1; Hikea-2; Hikea-3

 

Ikastaroaren formatua: 
Ikastaroa
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak: 

 

HIKEA

 

HIZKUNTZAREN IKUSPEGIA EGUNERATZEN ETA APLIKATZEN

IRTEERA-PROFILA, KONPETENTZIA, EBALUAZIOA, IKASKUNTZAREN DISEINU

 UNIBERTSALAREN GAKOAK, ARAZO-EGOERAK ETA ERRONKAK,

GRAMATIKA KOMUNIKATIBOA ETA ESTRATEGIKOA

 EKINTZA KOMUNIKATIBOAREN BAITAN

 

Edukiak: 

LEHEN ATALA:

  • ALDERDI OROKORRA. KOMUNIKATZEN IKASI KONPETENTZIAREN OINARRIAZ JABETZEA
    • ETAPA-AMAIERAKO IRTEERA-PROFILA ZEHAZTEA ETA IKUSPEGIAK ETA EBALUAZIO-IRIZPIDEAK BATERATZEA
      • Ekintza Komunikatiboaren osagaiak ezagutzea eta edozein arlotan antzematen ikastea, bai eta nork bere arloan identifikatzea ere.
      • Hizkuntzaren zeharkako konpetentziaren ikuspegia, hizkuntza arloan ez ezik, gainontzeko arloetan ere.
      • Etapa amaierako irteera-profilean zehaztuta ditugun gaitasun-mailak ezagutzea: B2 maila (DBH-4), eta C1 maila (Batxilergoa).
      • Maila bakoitzeko ebaluazio-irizpideak ezagutzea eta bateratzea.
  • ALDERDI ESPEZIFIKOA. KOMUNIKATZEN IKASI KONPETENTZIAREN OINARRIA APLIKATZEA
    • ARLO BAKOITZEAN, DIZIPLINARTEKO EGOERETAN ETA ERRONKETAN HIZKUNTZA KONPETENTZIAREN TRATAERA AZTERTZEA, HOBETZEA ETA EBALUATZEA
      • Erronkak, diziplinarteko egoerak edota arazo-egoerak aztertu, eta hobetzeko (argitzeko) proposamenak egin
      • Ekintza komunikatiboak ebaluatzeko proposamen bat egitea. (Taldeko lana eta bakarkakoa bereizi, uztartu edo pisu portzentualak erabakiz).

BIGARREN ATALA: ULERGARRITASUNA, KOMUNIKAGARRITASUNA ETA IKASKUNTZAREN DISEINU UNIBERTSALAREN GAKOAK APLIKATZEN IKASTEA

  • Ulergarritasuna, komunikagarritasuna IDUaren ikuspegia aintzat hartzea eta eguneroko jardueretan egokiak diren baloratzen ikastea.
  • Komunikagarritasun-parametroak nola hobetu daitezkeen ikastea eta aplikatzen ikastea.

HIRUGARREN ATALA: TESTU-ARKITEKTURA ETA GRAMATIKA EKINTZA KOMUNIKATIBOAREN BAITAN. IKASLEEI FEEDBACK ESANGURATSUA EMATEN

  • ALDAMIOAREN AZPIEGITURA ULERTZEN ETA ERAIKITZEN: Nork bere arloan aplikatzen ikastea.
  • ALDAMIOA ERAIKITZEN, HELBURUEN ZERBITZURA: Nork bere arloan aplikatzen ikastea.
  • TESTUALIZATZE-MEKANISMOEN ERABILERA ESTRATEGIKOA: Nork bere arloan aplikatzen ikastea.
  • ADIERAZPENAREN ARDURA ENUNTZIATIBOA ETA ESTRATEGIAK: Nork bere arloan aplikatzen ikastea.
  • EZAGUTZAREN ADIERAZPENA ETA ELKARREKIN BIZI KONPETENTZIA: Nork bere arloan aplikatzen ikastea.
Metodologia: 

• Alderdi orokorra: marko teorikoaren azalpena eta lanketa (talde kooperatiboetan)
• Alderdi espezifikoa: markoan ikasitakoaren kasuan kasuko aplikazioa eta bateratzea

• Norbanakoaren lanketa Moodle plataforman.
• Atal guztietako lanketak irakaslearen feedback-a izango du
• Materiala: partaideek egunerokoan darabilten testua

Formatua, egutegia eta ordutegia

Lehen eta Bigarren atalak:

● Iraileko 1. astean: irailak 1, 2 eta 3
● Aurrez aurre, 9:00etatik 13:30era

Hirugarren atala:

● Zenbait alderdi on-line
● Aurrez aurre, 14:30 - 17:30, 4 saio: irailak 23, urriak 14, azaroak 18 eta abenduak 16.

Ikastaro honek C2 maila egiaztatzeko aukera ematen du.

 

Hartzaile kopuru minimoa: 
2
Hartzaile kopuru maximoa: 
30
Ikastaro zerrendara itzuli