ALEXIA CLASSROOM IKASTOLA BERRIENTZAT

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Asteartea, 2020, Ekaina 23-tik Osteguna, 2020, Uztaila 2-ra
Saioak: 
2020/06/25 (Osteguna) 11:00-tik 13:00-ra
2020/06/29 (Astelehena) 11:00-tik 13:00-ra
Iraupena: 
4 ordu
Ikastaroaren formatua: 
On-line ikastaroa
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak: 

Alexia Classroom erabIleran trebatzea 

Edukiak: 

Alexia Classroom erabiltzaileek EKI arlo guztiak era digitalean lantzeko aukera izango dute.

Arlo guztietako Unitate didaktikoak eta koaderno digitalak ikastolako PLEan izateko aukera eskaintzen zaie.  Gogoratu koaderno hauek autozuzenketa bideratzen dutela. Irakasleak jardueren zerrenda izango du planifikatu ahal izateko. Irakasleak ikasleen jarraipena egiteko aukera du.

Prozedura:

  • Alexiatik gelak, ikasleak eta irakasleak sinkronizatu. 

  • Lizentziak eskatu 

  • Materiala deskargatu

Ikastola bakoitzak egin dezake lan hori, baina, Ikastolen Elkartetik lan horietan laguntzeko aukera eskainiko da. Guk badugu, ikastoletarako plataformetan sartzeko eta lan horiek egiteko baimen berezi bat.

BIgarren saioan zereginen inguruko zalantzak eta kontrastea.

Praktika egiteko beharrezkoa: PLEa sortua, iraksleak sinkronizatuak eta tailerrak martxan

Emaileak: 
Josune Gereka Iruretagoiena
Ander Iturburu Yarza
Oihan Odriozola Aranburu
Loraine Lekuona Artola
Ikastaro zerrendara itzuli