EUSKARAREN C2 MAILA presentziala eta on-line

Ikastaro zerrendara itzuli

Ikastaro mota 

Euskararen goreneko gaitasun-maila lantzeko eta egiaztatze-proba prestatzeko ikastaro hau, lehenbizikoz 2009an eskaini zenetik, urterik urtera finduz joan gara, metodologia hobetuz eta ikasketariarentzako lan-zama gutxituz, helburuen lorpena eta edukien garapena kaltetu gabe. Izan ere, ikastaro konbinatua da; hau da, aurrez aurreko saioak eta IKTetan oinarritutakoak elkarren osagarri izango dira. Saio mota horien bitartez ziurtatu nahi dugu trebetasun guztien lanketa orekatua. Europako Markoak C2 mailarako eta HABEren HEOK-k 4. mailarako zehazten dituzten helburu, eduki, metodologia- eta ebaluazio-irizpideez gainera, proiektua, tutoretza-orduak eta egiaztatze-proba prestatzeko saioak ere izango ditu ikastaro honek.

Ikastaroaren atalak

Hiru atal nagusitan banatzen da ikastaroa. Labur bilduz honelaxe genuke:

  1.     Edukiak lantzeko ikasunitateak:

    Donostian, Ikastolen Etxean, aurrez aurreko saioak:

    •  Edukiak lantzeko, 15 egunik behin, 3 orduko saio presentzial bat, irailetik abendura bitartean; guztira, 7-8 saio.
    •  Proiektua lantzeko, saio presentzial bat, urtarrilean.
    •  Egiaztatze-proba lantzeko, saio presentzial bat, martxoan.
  2.  Proiektua: ikasketari bakoitzak proiektu bat landu beharko du arlo espezifiko baten inguruan, ikasturte batean edo bitan.
  3.  Egiaztatze-proba prestatzea.

Helburu orokorrak

Oro har, ahozko nahiz idatzizko ekintza komunikatiboei erreparatuko diegu ikastaroan. Hartara, ahalegin berezia egin dugu, Hezkuntzako profesionalei ez ezik, C2 gaitasun-maila eskuratu nahi duen orori ere esanguratsuak gerta dakizkiokeen askotariko ekintza komunikatiboak biltzen.
 

Metodologia

Edukiak lantzeko unitateak aurrez aurreko saioen bidez eta on-line garatuko dira. Hala, aurrez aurreko saioen bidez edukien lanketaren zama arindu nahi dugu, eta praktika erraztu ikasleei. Hartara, irailetik abendura bitartean, hamabost egunik behin, saio presentzial bat egingo da edukien lanketa bideratzeko (7-8 saio guztira), batez ere talde-lanean oinarrituta, eta bakarkako lanak on-line bidez gauzatuko dira tutorearen laguntzaz. Urtarriletik apirilera bitartean, proiektua gauzatzeko aukera izango du ikasketariak.

Ebaluazioa

Hasierako ebaluazioa aintzat hartuta, ebaluazio hezitzailea bideratuko da. Unitate bakoitza gainditutzat emateko, egindako jardueren %75ek gutxienez GAI kalifikazioa jaso beharko du eta azken jarduera, ekintza komunikatiboa gauzatzea eskatzen duena, gainditua izan beharko du.

Unitate guztiak ez ezik, proiektua ere gainditu behar du ikasketariak. Beraz, unitateen eta proiektuaren bidez ebaluatuko du tutoreak ikasketariaren gaikuntza-maila.

Ikastaroaren behin-behineko egutegia

 

 

Izen emate data: 
Astelehena, 2014, Ekaina 2-tik Larunbata, 2014, Abendua 13-ra
Hasiera - bukaera data: 
Astelehena, 2014, Iraila 15-tik Osteguna, 2015, Apirila 30-ra
Presentziala eta on-line
Oharrak: 

Saio presentzialak eta on-line bidezkoak.

Ikastaroaren formatua: 
Ikastaroa
Ziurtagiri zenbakia: 
2
Ikastaro zerrendara itzuli